64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Xehetasun-azterketa, Ollobarrengo 3. poligonoko 55. lurzatian. Hasierako onespena

Cristina Zudaire Landak, alkateordeak 2023ko martxoaren 14an emandako 0009 zenbakiko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa Ollobarrengo 3. poligonoko 55. lurzatian; Raquel Aramendía Cordovin teknikariak idatzi eta Antonio Beraza Oroquietak sustatu zuen, mugak eta fatxadaren lerrokadura bereizteko lerrokadurak aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta zabalkunde handieneko egunkarietan iragarkia jarrita, nahi duenak espedientea azter dezan eta egoki iruditzen zaizkion alegazioak edo oharrak aurkez ditzan.

Metautenen, 2023ko martxoaren 15ean.–Alkateordea, Cristina Zudaire Landa.

Iragarkiaren kodea: L2304385