64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 536. eta 537. lurzatietan. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2023ko martxoaren 9ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Cordovillako 1. poligonoko 536. eta 537. lurzatien xehetasun-azterketa, Ana Jordán Lasherasek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2023ko martxoaren 16an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2304534