64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, lana eta familia bateragarri egiteko aparteko laguntzena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 682664.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/682664).

–Xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea prozedura juridiko bat aparteko laguntzak emateko, banakako ebaluazioko araubidean, Eguesibarren erroldatuta dauden eta bertan bizi direnei, baldin eta beren kargura adingabeak badituzte (2011tik aurrera jaiotakoak) eta lana eta familia bateragarri egiteko baliabideak erabiltzen badituzte 2022. urtean eskolarik ez dagoen aldietan.

Hauek dira laguntza jaso dezaketen aldiak:

  • 2023ko urtarrilaren 2tik 5era.
  • Inauteriak: otsailaren 20tik 24ra.
  • Aste Santua: apirilaren 11tik 14ra.
  • Uda: ekainaren 20tik irailaren 8ra.
  • Eguberriak: abenduaren 26tik 29ra.

–Onuradunak.

Beren kargura adingabeak dituzten familia-unitateak (adingabeok 2011tik aurrera jaiotakoak izan behar dira), Eguesibarren erroldatuak, gurasoak edo legezko tutoreak enplegu aktiboko egoeran direla, eta lana eta familia bateragarri egiteko baliabideak erabiltzen dituztenak eskolarik ez dagoen aldietan, hala nola haurtzaindegi pribatuak, etxe lagunak, kanpalekuak eta aisialdiko eta denbora libreko jarduerak.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezten ahalko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta epe hauek izanen dituzte:

  • 2023ko urtarrileko aldirako eta inauterietarako laguntzak eskatzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egunera amaituko da epea.
  • Aste Santuko laguntzetarako, 2023ko maiatzaren 3ean amaituko da epea.
  • Udako laguntzetarako, 2023ko irailaren 20an amaituko da.
  • Azkenik, Eguberrietako laguntzetarako, 2024ko urtarrilaren 7a baino lehen aurkeztu beharko da eskabidea.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2304616