64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

500/2023 EBAZPENA, 2023ko martxoaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, izenburu hau duen ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzen dituena: "2337/2022 Ebazpena, 2022ko azaroaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Adar Juridikoko OLko teknikari izateko bi lanpostu huts (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onesten dituena. Lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko da, eta beste lanpostua oposizioaren sistemaren bidez".

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 23an emandako 2337/2022 Ebazpenaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko Adar Juridikoko OLko teknikari izateko bi lanpostu huts (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren. Lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez betetzeko zen, eta beste lanpostua oposizioaren sistemaren bidez. Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2022ko abenduaren 19an.

Akats bat atzeman da eranskineko gai-zerrendan, 69. gaian, deskribatutako gaia arautzen duen errege dekretuaren identifikazioa ez baitator bat indarrean dagoen errege dekretuarekin.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, "Administrazio Publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak".

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2022ko azaroaren 23an emandako 2337/2022 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea (aipatutako ebazpenaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko Adar Juridikoko OLko teknikari izateko A mailako bi lanpostu huts sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onetsi ziren: lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez betetzekoa zen, eta beste lanpostua oposizioaren sistemaren bidez).

Honela dioen tokian:

"69. gaia.–Unibertsitateen izaera, sorrera, aintzatespena eta araubide juridikoa. 420/2015 Errege Dekretua, 2015eko maiatzaren 29koa, unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortu, aitortu, baimendu eta egiaztatzen dituena. Unibertsitateen estatutuak eta antolamendurako eta funtzionamendurako arauak. Unibertsitatearen koordinazioa: Unibertsitateen Kontseilua. Unibertsitate Politikari buruzko Konferentzia Orokorra".

Honela esan behar du:

"69. gaia.–Unibertsitateen izaera, sorrera, aintzatespena eta araubide juridikoa. 640/2021 Errege Dekretua, 2021eko uztailaren 27koa, unibertsitateak eta unibertsitate ikastegiak sortu, aitortu, baimendu eta instituzionalki egiaztatzen dituena. Unibertsitateen estatutuak eta antolamendurako eta funtzionamendurako arauak. Unibertsitatearen koordinazioa: Unibertsitateen Kontseilua. Unibertsitate Politikari buruzko Konferentzia Orokorra".

Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitara dadin.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 16an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2304812