64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Xehetasun-azterketa, Gesalazko 14. poligonoko 47. lurzatian. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2023ko martxoaren 6ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa hori.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin.

Gesalatzen, 2023ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Raquel Muñoz Lamoneda.

Iragarkiaren kodea: L2304381