64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2023rako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Udalbatzak, 2022ko abenduaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen onestea ondotik ematen diren 2023ko zerga-tasen, tasen eta prezio publikoen zerrenda eta, orobat, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara zedin. Hasierako onespena 2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean. Horren ondotik, espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean. Espedientea jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez duenez erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu, zerga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek indarrean jarriko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Garesen, 2023ko martxoaren 2an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

ZERGA-TASAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

2023ko zerga-tasa hauek onestea

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren (EIOZ) karga-tasa %3,60 izanen da.

–Ekonomia-jardueren gaineko zergaren errekargua finkatzea:

  • 1,40an 1. eta 2. zerga-poligonoetarako.
  • 1,24an gainerako zerga-poligonoetarako.

–%15,00eko zerga-tasa finkatzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

–Koefizienteak finkatzea, Nafarroako Gobernuak onesten dituen gutxienekoak.

  • Nafarroako Gobernuak trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal-zergarako ezartzen dituen zerga-tasak finkatzea.
  • Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zergaren karga-tasa finkatzea:
    • Lehenengo urterako, %0,5.
    • Bigarren urterako, %1,00.
    • Hirugarrenerako eta hurrengoetarako, %1,5.

1.–2023. urteko tasak eta prezio publikoak onestea

1.1. Ordenantza, etxeko animalia arriskutsuak arautzen dituena. 2014ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 13koa.

–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: 45,00 euro.

1.2. Ordenantza, Udalaren lanabesak eta makinak lagatzekoa.

1.3. Ordenantza, jantokirako dirulaguntzarena.

1.4. Ordenantza fiskala, kirol instalazioak erabiltzea arautzen duena. 2013ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa.

–Kiroldegiko pabiloia erabiltzea:

  • Pista osoa, ordubete: 23,00 euro.
  • Pista erdia, ordubete: 13,00 euro.
  • Taekwondo aretoa, ordubete: 13,00 euro.

–Dutxa erabiltzea, 2,00 euro.

  • Talde batek dutxa erabiltzea (10 lagun, gehienez): 15,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea (20 lagun, gehienez): 20,00 euro.
  • Talde batek dutxa erabiltzea (30 lagun edo gehiago): 25,00 euro.

–Zamariain pilotalekua erabiltzea.

  • Kantxa, argirik gabe, ordubete: 3,60 euro.
  • Fitxa, kantxa zati bat argiztatzeko, orduko: 2,00 euro.
  • Fitxa, kantxa osoa argiztatzeko, orduko: 3,00 euro.
  • 8 partaide baino gehiagoko jarduera, ordubete: 8,00 euro.
  • Urtebetetzerako erreserba, ordubete: 30,00 euro.
  • Fidantza, 50,00 eurokoa, 8 pertsonatik gorako erreserbetan, urtebetetze eta jardueretarako.

20 euroko fidantza ezarriko da Udalaren titulartasuneko higiezin edo lokal horietara sartzea ahalbidetzen duen giltza elektrikoa galduz edo hondatuz gero erantzuteko.

–Belar artifizialeko zelaia, Osabidean, futboleko Gares Kirol Elkarteak ez beste talde batzuek erabiltzen badute.

  • Futbol 8:
    • Entrenamendua, 1,5 ordu argirik gabe: 55,00 euro.
    • Entrenamendua, 1,5 ordu argiarekin: 65,00 euro.
    • Partidak, 2 aldagela argiarekin: 75,00 euro.
    • Partidak, 2 aldagela argirik gabe: 65,00 euro.
  • Futbol 11:
    • Entrenamendua, 1,5 ordu argirik gabe: 105,00 euro.
    • Entrenamendua, 1,5 ordu argiarekin: 125,00 euro.
    • Partidak, 2 aldagela argiarekin: 135,00 euro.
    • Partidak, 2 aldagela argirik gabe: 125,00 euro.

–Denboraldiko abonua igerilekurako:

  • 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urtera bitarte: 44,00 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 49,00 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 65,00 euro.
  • 65 urtetik gora: 44,00 euro.

–Hileko abonua igerilekurako (datatik datara):

  • 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urtera bitarte: 28,00 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 33,00 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 38,00 euro.
  • 65 urtetik gora: 28,00 euro.

–Hamabostaldiko abonua (denboraldi guztian):

  • 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urtera bitarte: 37,00 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 42,00 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 47,00 euro.
  • 65 urtetik gora: 37,00 euro.

–Eguneko sarrerak:

  • 0tik 3 urtera bitarte: 0,00 euro.
  • 4tik 11 urtera bitarte: 4,75 euro.
  • 12tik 17 urtera bitarte: 5,80 euro.
  • 18tik 64 urtera bitarte: 6,85 euro.
  • 65 urtetik gora: 4,75 euro.
  • Azken ordua (18:00etatik 20:00etara): 2,00 euro.

–Kenkariak:

  • %50 merkeagoak denboraldiko abonua eta hilabeteko abonua.
    • Minusbaliotasunik izanez gero: gutxienez %33ko minusbaliotasuna egiaztatzea.
  • %30 merkeagoak denboraldiko abonua eta hilabeteko abonua.
    • Langabeen edo 18 urtetik beherako seme-alaben kasuan, horien gurasoak biak langabezian badaude edo familia gurasobakarrak badira eta zaintza eta jagoletza duen ezkontidea langabezian badago: langabeziaren txartel eguneratuarekin frogatuko du eta, kasua bada, familiaren egoerari buruzko zinpeko deklarazioarekin.
  • %20 merkeagoa denboraldiko eta hilabeteko abonua.
    • Familia ugarien kasuan: familia ugariaren txartelarekin egiaztatuko da.
  • Gutxienez 20 laguneko taldeak, herritik kanpokoak: 3,5 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.
  • 50 lagunetik gorako taldeak, herritik kanpokoak: 3,00 euro lagun eta sarrera bakoitzeko.

Taldeei kenkariak ezartzeko, lagun guztiek (20, 50 edo gehiago) bertan egon beharko dute sarrera ordaintzeko unean.

Kenkaria eskuratu ahal izateko, behar den eskaera aurkeztu beharko diote Udalari eta horrek erabakiko du eman edo ez. Ezin dira bi kenkari edo gehiago batera aplikatu.

1.5. Piperraren eta sasoiko barazki eta fruituen merkataritza arautzen duen Garesko Udalaren ordenantza. 2013ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 10ekoa.

–Saltokia denboraldiko (12 * 8 metro) 250,00 euro.

1.6. Udal ordenantza fiskala, azterketa eskubideen tasak arautzen dituena. 2021eko 204. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 31koa.

A.1.–A mailako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 25 euro.

A.2.–B mailako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 18 euro.

A.3.–C mailako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 12 euro.

A.4.–D eta E mailetako funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen lanpostuak betetzeko hautaprobak: 6 euro.

B.1.–A mailako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 12 euro.

B.2.–B mailako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 9 euro.

B.3.–C mailako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 6 euro.

B.4.–D eta E mailetako lanpostuetan aldi baterako kontratuak egiteko hautaprobak edo ordezkapenak egiteko zerrenda osatzeko hautaprobak: 3 euro.

1.7. Ordenantza, hileta zibilena.

–Vinculoko bigarren solairuko aretoan egiten bada

  • Garesen erroldaturik ez daudenentzat: 130,00 euro.
  • Garesen erroldaturik daudenentzat: 25,00 euro.

1.8. Ordenantza, bide publikoa terrazekin okupatzeko. 2012ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 4koa.

–Urte osoa:

  • Mahai eta aulkiak: 20,00 euro/m².
  • Mahaiak, aulkiak, egitura erdi-iraunkorreko beladoreak: 23,00 euro/m².
  • Upelak, lore askak, beste batzuk: 10,00 euro/m².

–Udako denboraldia (martxoaren 15etik urriaren 31ra):

  • Mahai eta aulkiak: 16,50 euro/m².
  • Mahaiak, aulkiak, egitura erdi-iraunkorreko beladoreak: 19,50 euro/m².
  • Upelak, lore askak, beste batzuk: 8,25 euro/m².

1.9. Ordenantza, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. 2005eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 7koa.

–Aprobetxamenduak (prezioak urteko eta erreguko). Laborantzako loteak: lehentasuna duten herritarrendako, lehorreko lurra: 9,86 euro.

  • Laborantzako loteak: lehentasuna duten herritarrendako, ureztalurra: 20,05 euro.
  • Laborantzako loteak: zuzenean herritarren artean, lehorreko lurra: 17,74 euro.
  • Laborantzako loteak: zuzenean herritarren artean, ureztalurra: 36,11 euro.
  • Laborantzako loteak: enkante bidez, lehorreko lurra: 17,74 euro.
  • Laborantzako loteak: enkante bidez, ureztalurra: 36,10 euro.
  • Familia-baratzeak: zuzenean herritarren artean: 49,62 euro.

–Bazkalekuak:

  • Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: Santa Agueda: 643,12 euro.
  • Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: Nequeas: 5.525,99 euro.
  • Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: Larrandia: 1.426,73 euro.
  • Herritarrendako zuzeneko adjudikazioa: El Monte: 1.437,49 euro.
  • Enkantea: Santa Agueda: 643,12 euro.
  • Enkantea: Nequeas: 5.455,07 euro.
  • Enkantea: Larrandia: 1.426,73 euro.
  • Enkantea: El Monte: 1.437,49 euro.

Aprobetxamenduaren errentamenduagatik ordaindu beharreko kanona urtero eguneratuko da aprobetxamenduaren lehenengo urtetik hasita. Horretarako, nekazarien kasuan, haiek jasotako prezioek aurreko urtean izandako aldaketa gehitu eta metatuko da (laborantzako lurzatien aprobetxamenduari aplikatzeko); eta abeltzainen kasuan, haiek jasotako prezioek jasandakoa (larreen aprobetxamenduari aplikatzeko). Halakorik ezean, kontsumorako prezioetan izandako aldaketa (KPI) aplikatuko da, hori zehazten baita prezio horri aplikatuta erakunde ofizial eskudunak Nafarroarako onetsitako ehuneko-indizea.

–Ehiza barrutiaren aprobetxamendua 1.500,00 euro izanen da.

1.10. Ordenantza, eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duena. 2001eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 15ekoa.

–Eraikin berriak: etxebizitzarako hiri-unitate bakoitzeko: 186,00 euro.

–Zaharberritzeak, handitzeak, egituren berritzea: 127,00 euro.

–Erabileraren aldaketak, etxebizitzen sorrera: 127,00 euro.

–Tasa etxeko ukuilurako baimenagatik:

  • Etxeko ukuilu berria: 100,00 euro.
  • Etxeko ukuilua handitzea: 50,00 euro.

1.11. Ordenantza, arautzen duena merkataritza ez-egonkorra. 2016ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa.

–Ez-finkoak eguneko: 10,00 euro.

–Ez-finkoak hiruhileko bakoitzeko (larunbata/7 m) 100,00 euro.

1.12. Ordenantza, agiriak egin eta izapidetzeko zenbait tasa arautzen dituena. 2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 6koa.

–Ziurtagiriak:

a) Udalaren base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiriak: 1,50 euro.

b) Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 3,50 euro.

–Txostenak: 16,50 euro.

Horri gehituko zaio udal funtzionarioak edo langileak hura prestatzeko eman duen denboraren kostua, Nafarroako Gobernuak onetsitako soldaten taulei jarraituz.

–Konpultsak:

a) Konpultsa: 0,40 euro.

b) Kopia konpultsatua: 0,60 euro.

–Fotokopiak:

a) DIN A4 neurriko kopiak:

  • Zuri-beltzean: 0,10 euro.
  • Koloretan: 0,20 euro.

b) DIN A 3 neurriko kopiak:

  • Zuri-beltzean: 0,15 euro.
  • Koloretan: 0,25 euro.
    • Lurzatien gaineko zedulak: 1,00 euro.
    • Planeamenduaren CDaren kopia: 15,00 euro.
    • Espedienteak tramitatzea.

a) Ezkontza zibila: 70,00 euro.

c) Arma txartela: 9,00 euro.

d) Egoiliar txartela: 0,00 euro, salbu eta galdu bada: 5,00 euro.

  • Ordenantza, ibilgailuen zirkulazioarena (2008ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa, aldatua: 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa).

e) Minusbaliotasun txartela: 0,00 euro.

  • Ordenantza, ibilgailuen zirkulazioarena (2008ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa, aldatua: 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa).

–Hirigintzako izapideak:

  • Obra lizentzia izapidetzea: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,35, eta gutxienez 6,50 euro.
  • Udal Planeko aldaketa puntualak izapidetzea:
    • Egituraz kanpokoa: 96,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
    • Egiturazkoa: 255,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
  • Plan berezien eta plan partzialen izapidetzea, aldaketa eta ebazpena:
    • 255,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.
  • Xehetasun-azterketen izapidetzea eta ebazpena: 96,00 euro.
  • Birpartzelazio proiektuen izapidetzea, etxebizitzetako m² eraikigarri bakoitzeko 2,05 euro, eta gutxienez: 290,00 euro.
  • Urbanizazio proiektuak izapidetzea, partikularrek eskaturik: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,24.
  • Lurzatiak banantzeko lizentzien izapidetzea, ateratzen den lurzati bakoitzeko: 85,00 euro.
  • Baimen administratiboa banaketa horizontalerako: 85,00 euro.
  • Hirigintzako kontsulten tramitazioa: 85,00 euro.
  • Hirigintza-zedulak: 9,00 euro.
  • Udal zerbitzu teknikoen ikuskapen txostena edo, alde batek eskatuta, egiaztatzeko obrak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin (lehenbiziko aldiz okupatzeko lizentzia edo bizigarritasun zedula behar ez duten obretan: igerilekuak, murruak, etxolak eta abar): 65,00 euro.
  • Jarduera sailkatuen eta jarduera kaltegabeen txostena:

AZALERA

SAILKATUA

KALTEGABEA

50 m²-ra bitarte

275,00 euro

135,00 euro

50 m²-tik 100 m²-ra bitarte

310,00 euro

155,00 euro

100 m²-tik 250 m²-ra bitarte

345,00 euro

172,50 euro

250 m²-tik 500 m²-ra bitarte

395,00 euro

197,50 euro

500 m²-tik gora

450,00 euro

225,00 euro

  • Ikuskapena eta txostena Udalaren ondarearen gaineko kalteei buruz, bakoitzeko: 95,00 euro.
  • Ikuskapena eta txostena eraikinei buruz haien segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapena aurri egoeraren espedienteetan:
    • Gutxieneko prezioa, 1,5 ordu: 175,00 euro.
    • Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 12,00 euro.
  • Kanpoko teknikari eskudun baten ikuskapena eta txostena: haren kostua kobratuko da.
  • Obrak egiteko aginduak: %5 egin beharreko obraren balio osoaren gainean (2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, uztailaren 22an).
  • Betearazpen subsidiarioak: %125 egindako obraren balio osoaren gainean (2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordenantza, uztailaren 22an).

–Jardueren hasiera:

  • Jarduera sailkatuaren erantzukizunpeko adierazpenak:
    • Jarduera sailkatua hasteko edo handitzeko adierazpen bakoitzeko:
      • Urteko EJZaren kuotaren %100eko zerga izanen dute, gehi kanpoko txostenaren kostua hura eskatzea beharrezkotzat edo komenigarritzat jotzen denean (Ganasa, esaterako), eta gutxienez: 130,00 euro.
  • Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen araudia bai instalazioen egoera; txosten bakoitza: 130,00 euro.
    • Jarduera kaltegabearen erantzukizunpeko adierazpena:
    • Erabilera aldatzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 95,00 euro.
    • Lehen aldiz erabiltzeko erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 95,00 euro.
  • Txosten teknikoa, ofiziozko ikuskapenen ondorioz edota, titular aldaketa dagoenean, alde batek eskaturik, hori guztia egiaztatzearren betetzen direla bai indarrean dagoen araudia bai instalazioen egoera; txosten bakoitza: 95,00 euro.
  • Jarduera birdefinitzea (taberna, kafetegia):
    • Definizio berri bakoitzeko: 130,00 euro.

1.13. Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza. 2017ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 6koa.

I. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.

–Lurrean: 223,85 euro.

–Nitxoan:

  • Gorpua: 175,45 euro.
  • Gorpuzkiak: 96,80 euro.

–Kolunbarioan:

  • Gorpuzkiak: 72,60 euro.
  • Errautsak: 60,50 euro.

–Panteoian:

  • Gorpua: 181,50 euro.
  • Gorpuzkiak: 108,90 euro.
  • Errautsak: 78,65 euro.

II. epigrafea.–Hobitik ateratzea.

–Gorpuzki identifikatuak (berriz ehorztea):

  • Lurrean: 151,25 euro.
  • Nitxoan: 102,85 euro.
  • Panteoian: 145,20 euro.
  • (Lehen gorpuzkirako prezioak. Gorpuzki batzuk batera badira, 76,23 euro gorpuzkiko).

–Identifikatu gabeko gorpuzkiak (berriz ehorztea):

  • Lurrean: 121 euro.
  • Nitxoan: 90,75 euro.

–Panteoian: 121 euro.

–Errausteko gorpuzkiak (identifikatuak eta identifikatu gabekoak):

  • Banakoak: 102,85 euro.
  • Taldea: 133,10 euro.

III. epigrafea.–Lurreko hilobien, nitxoen eta kolunbarioen kontzesioa.

–Lurrean hobiratzea:

  • Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.
  • Luzapena (10 urterako): 250,00 euro.

–Nitxoan:

  • Lehen kontzesioa (15 urterako): 375,00 euro.
  • Luzapena (10 urterako): 250,00 euro.
  • Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 20,00 euro.

–Kolunbarioko hilobia:

  • Lehen kontzesioa (15 urterako): 163,50 euro.
  • Luzapena (10 urterako): 109,00 euro.
  • Behin-behineko okupazioa (gehienez ere 6 hilabete): 11,00 euro.

1.14. Ordenantza fiskala, herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena. 2017ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 3koa.

–Azoka txikiak (jaietan):

  • Baimenduak; saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko: 2,50 euro.
  • Baimenduak; saltoki, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,00 euro.
  • Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko: 3,00 euro.
  • Tiro egiteko atrakzioak eta gisakoak, metro lineal eta egun bakoitzeko (jaieguna ez denean): 2,50 euro.

–Atrakzioak (zaldiko-maldikoak, puzgarriak...):

  • + 50 m² bitarte (euro/eguna): 60,00 euro.
  • + 51tik 100 m²-ra bitarte (euro/eguna): 75,00 euro.
  • + 100 m²-tik gora (euro/eguna): 105,00 euro.

Jaietan, kalez kaleko salmenta denean, 20 euroko fidantza emanen da, baimena eskatzen denean.

–Bestelako aprobetxamenduak: aldamioak, edukiontziak.. (6,00 euro, gutxienez).

  • Kutxazain automatikoak, urtean: 120,00 euro.
  • Saltzeko makina bakoitzeko, urtean: 60,75 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, egunean: 0,55 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, hilean: 6,00 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, urtean: 60,00 euro.

–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak

  • m² edo zati bakoitzeko, egunean: 0,15 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, hilean: 2,25 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, urtean: 21,60 euro.

–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

  • Instalatutako tanga, m² edo zati bakoitzeko, urtean: 2,25 euro.
  • Gasa, argindarra eta telekomunikazioak banatzeko sareen instalazio eta aprobetxamenduengatik, metro lineal bakoitzeko, urtean: 1,75 euro.

–Beste aprobetxamendu batzuk, m² edo zati bakoitzeko, egunean:

  • m² edo zati bakoitzeko, egunean: 0,15 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, hilean: 2,25 euro.
  • m² edo zati bakoitzeko, urtean: 21,60 euro.

1.15. Ordenantza fiskala, udal lokalak lagatzeko tasak arautzen dituena.

–Udaletxe berria: erabilera anitzeko gela eta batzordeen gela (2. solairua)

  • Berogailuarekin: 9,60 euro.
  • Berogailurik gabe: 6,70 euro.
  • Taldeen jarduerak, 2 euro pertsona/hilabetea.

–El Vínculo etxea:

  • 2. pisuko aretoa (ospakizun zibilak ezkontzak eta abar), erroldatu gabeak: 135,00 euro.
  • 2. pisuko aretoa (ospakizun zibilak ezkontzak eta abar), erroldatuak: 25,00 euro.
  • Erakusketa aretoa, beheko solairua, 3 astez: 36 euro/astea.
  • Hitzaldi aretoa, ordu bakoitzeko: 9,60 euro.

–Eskualdeko ikastetxea (eskola orduetatik kanpo). Ikasgelako:

  • Ordu batez erabiltzea, berogailurik gabe: 6,70 euro.
  • Ordu batez erabiltzea, berogailuarekin: 9,60 euro.

1.16. Ordenantza, bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituena.

–Pasabiderako lizentziaren tasa:

  • Autoen 3 aparkaleku arte: 25 euro metro eta urte bakoitzeko (90 euro gehienez ere).
  • 4 aparkaleku edo gehiago: 45 euro metro eta urte bakoitzeko + 6 euro x aparkaleku kopurua.
  • Plaken fidantza: 28 euro.
  • Lehengoratzeko fidantza: 72 euro.

–Garabi zerbitzuak ibilgailuak bide publikotik kentzeko tasa:

  • Egunez, 8:00etatik 20:00etara:
    • Zerbitzu ezeztatua: 55,66 euro.
    • Autorako zerbitzua: 111,32 euro.
    • Furgonetarako zerbitzua: 148,23 euro.
    • Furgoirako zerbitzua, GPB baino tona gehiago: 246,84 euro.
  • Egunez, 20:00etatik 8:00etara:
    • Zerbitzu ezeztatua: 83,49 euro.
    • Autorako zerbitzua: 166,98 euro.
    • Furgonetarako zerbitzua: 222,34 euro.
    • Furgoirako zerbitzua, GPB baino tona gehiago: 370,26 euro.

–Erreserba-lizentzia: 45 euro/m/urte, eskatutako ordu-tartearen zati proportzionalean.

1.17. Ordenantza, jubilotekaren tasena.

–Per capita errenta 15.000,01 eurotik gora: 15,00 euro.

–Per capita errenta 10.692,01 eurotik 15.000,00 eurora bitarte: 10,00 euro.

–Per capita errenta 7.980,01 eurotik 10.692,00 eurora bitarte: 5,00 euro.

–Per capita errenta 7.980,00 euro bitarte: 0,00 euro.

1.18. Ordenantza, tutoretzapeko apartamentuetarako sarbidea eta erabilera-araubidea arautzen duena.

–Kuota: urte honetarako indarrean dagoen lanbide arteko hileko gutxieneko soldataren %10.

–Kuota ezarriko da bakoitzaren diru-sarreren arabera eta irizpide horren araberako proportzioan.

1.19. Bestelako tasak.

–Garesen bisita gidatuak egiteko tarifak.

  • 20 eta 35 lagun bitarteko taldeak: 2,50 euro pertsonako.
  • 35 pertsonatik gora: 2,00 euro pertsonako.
  • Bi autobus: 1,00 euro pertsonako.
  • 20 lagunetik beherako taldeak: 50 euro/taldea.
  • Garesko ikastetxe publikoa: salbuetsita.
  • Turismo bulegoak antolatutako bisitak, 20 lagun bitarte: 3 euro pertsonako.

Bisitaren iraupena ordu eta erdikoa izanen da, gutxi gorabehera.

Gurutzearen eliza, Santiago eliza eta zubi erromanikoa bisitatzen dira. Ibilbidea egiten da Gurutze kaletik Kale Nagusitik eta Julian Mena plazatik.

Garesko bisita osatzen bada beste leku batekin, esaterako, Eunate, Obanos, Donejakue bidearen zati batean ibiltzea...: euro bat gehiago pertsonako.

1.20. Ordenantza, Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituena. KPIa igoko da.

Izena emateko tasak:

–Udalaren dirulaguntza duten udalerrietako ikasle ofizialak eta Udalaren dirulaguntzarik gabeko udalerrietako ikasle ofizialak.

–Matrikulazioa: izena emateko eskubideak eta tasa akademikoa: 10 euro.

–Irakasgaiak: 15 euro bakoitzeko.

–Akordeoi, klarinete, flauta eta tronpetako hastapen ikastaroen matrikulazioari dagokionez, ikasturteko tasaren %25eko hobaria izanen dute Garesen erroldaturik dauden 16 urte bitarteko ikasleek. Eskaintza hori matrikula kopuru mugatu bati aplikatuko zaio, betiere matrikulazio ordena kontuan hartuz.

Musika Eskolaren lankidetza hitzarmena sinatua duten udaletan erroldatuta dauden familia-unitateek honako hobariak izanen dituzte.

–Musika eskolako 3 irakasgaietan baino gehiagotan matrikulak dituzten familia-unitateen kasuan, %50eko hobaria izanen dute, adin txikiena daukan familiako kideak jasotzen dituen eskolen guztizko kostutik deskontatzeko.

–Garesko Musika Eskolan izena ematen duten pertsonek familia ugaria direla behar bezala frogatuz gero, %20ko hobaria izanen dute, hartutako eskolen guztizko kostutik deskontatzeko.

–Gutxienez %33ko minusbaliotasuna frogatzen duten pertsonek %50eko hobaria izanen dute, hartutako eskolen guztizko kostutik deskontatzeko.

–18 urtetik beherako seme-alabendako, guraso biak langabezian badira, edo familia gurasobakarra bada eta zaintzaz eta jagoletzaz arduratzen dena langabezian bada, %30eko hobaria izanen da, hartutako eskolen guztizko kostutik deskontatzeko. Egoera egiaztatzeko, langabezia-txartela eguneratuta aurkeztu beharko da eta, hala dagokionean, familia egoeraren zinpeko deklarazioa. Egoera hori frogatu beharko da Musika Eskolak ordainketa bakoitza igorri baino lehen.

Ikasle bakar batek beherapen mota bakarraren onura izaten ahalko du. Ikasle batek deskontu mota bat baino gehiago lortzen ahal baditu, ikaslearendako onuragarriena dena bakarrik aplikatuko da.

Plan pedagogikoan jasotako irakasgaien ordu-kargak aldatzen badira, jatorrizko kargaren proportzioan kobratuko da.

Udalaren dirulaguntza duten ikasleentzako tarifak per capita errentaren arabera kalkulatuko dira (ikasturtea hasi aurreko ekitaldiko PFEZaren aitorpeneko familia-unitatearen zerga-oinarria zatitzetik ateratzen dena):

PER CAPITA ERRENTAREN ARABERAKO
TARTEAK (euroak)

15.000 BAINO GEHIAGO

12.400,01 ETA 15.000 ARTEAN

10.700,01 ETA 12.400 ARTEAN

9.300,01 ETA 10.700 ARTEAN

7.980,01 ETA 9.300 ARTEAN

6.650,01 ETA 7.980 ARTEAN

5.500,01 ETA 6.650 ARTEAN

4.500,01 ETA 5.500 ARTEAN

3.350,01 ETA 4.500 ARTEAN

3.350 EDO
GUTXIAGO

Musika eta Mugimendua (4-6 urteko ikasleak) eta Gaitako danborra (4 eta 5 urteko ikasleak)

127,13

108,52

85,39

66,78

52,64

38,52

34,67

28,25

21,19

12,82

Musika-hizkuntza

141,37

120,67

94,95

74,26

58,54

42,83

38,55

31,41

23,56

14,27

Instrumentua 30', Kantua edo Harmonia

254,26

217,10

170,78

133,56

105,29

77,04

69,33

56,50

42,38

25,68

Instrumentua 45' (aukerako minutuak, diruz lagunduak)

275,36

235,04

184,95

144,64

114,02

83,43

75,08

61,18

45,90

27,81

Instrumentua 45' (aukerako minutuak, dirulaguntza gabeak)

508,51

434,07

341,57

267,12

210,58

154,07

138,67

112,99

84,77

51,36

Abesbatza edo Banda

50,64

43,23

34,01

26,60

20,97

15,35

13,81

11,25

8,44

5,12

Konboa edo Fanfarrea

89,68

76,55

60,23

47,11

37,14

27,18

24,45

19,93

14,95

9,06

Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP)

508,51

434,07

341,57

267,12

210,58

154,07

138,67

112,99

84,77

51,36

Euroak urtean. Klaseek taula hauetan onetsitakoa baino iraupen luzeagoa badute, tarifa handitu edo murriztuko da klasearen iraupenaren proportzioan.

UDAL DIRULAGUNTZARIK EZ DUTEN IKASLEEN TARIFAK

IRAKASGAIA

URTEKO TASA

Musika eta Mugimendua (4-6 urteko ikasleak) eta Gaitako danborra (4 eta 5 urteko ikasleak)

254,26 euro

Musika-hizkuntza

282,74 euro

Instrumentua 30', Kantua edo Harmonia

508,51 euro

Instrumentua 45'

762,77 euro

Abesbatza edo Banda

101,28 euro

Konboa edo Fanfarrea

179,35 euro

Kontserbatorioan sartzeko prestakuntza (KSP)

1.017,02 euro

Mantentze instrumentala, 30'

282,74 euro

Iragarkiaren kodea: L2303733