64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI
–ERBURUA OLAZTI SL–

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Erburua Olazti SLko Administrazio Kontseiluko buruaren maiatzaren 20ko 1/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Ebazpen hori 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an, eta 1. puntuan lanpostu hauek zeuden jasota:

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: etxezain-garbitzailea. Maila: D. Hizkuntza-eskakizuna: B2 euskara maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Erburua Olazti SL Udal enpresa publikoko buruaren abenduaren 30eko 11/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk betetzeko merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Deialdi horren xedea lan publikoaren eskaintza garatzea zen, eta honako lanpostu hauek jasotzen zituen I. eranskinean:

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

BEHARREZKO TITULAZIOA
(adierazi)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

Etxezaina-garbitzailea

(2 lanpostu)

D

Lan-kontratuduna

%100

Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailakoa edo baliokidea

Euskara, B2

Erakunde honen eskuetan dagoen dokumentazioa aztertuta, ikusi da lan publikoaren eskaintzan sartuta dauden eta merezimendu-lehiaketaren bidez betetzekoak diren bi lanpostuak, egun, lan-kontratudun finkoek betetzen dituztela, eskuratutako lan-eskubideak eta subrogazioaren xede direnak kontuan hartuta, eta bat etorriz Langileen Estatutuan ezarrita dagoenarekin eta epaitegiek ebatzi dutenarekin.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aldatzea Erburua Olazti SLren lan publikoaren eskaintza 2022rako, eta handik kentzea jarraian ageri diren lanpostuak. Eskaintza maiatzaren 20ko 1/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, maiatzaren 26an.

1. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: etxezain-garbitzailea. Maila: D. Hizkuntza-eskakizuna: B2 euskara maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Aldatzea lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan), eta handik kentzea jarraian ageri diren lanpostuak. Deialdia azaroko 11/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 12an.

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

BEHARREZKO TITULAZIOA
(adierazi)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

Etxezaina-garbitzailea

(2 lanpostu)

D

Lan-kontratuduna

%100

Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailakoa edo baliokidea

Euskara, B2

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Erburua Olazti SLn ukitutako lanpostuak betetzen dituztenei.

Bosgarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Olaztin, 2023ko martxoaren 20an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2304664