64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, bono-taxia erabiltzeko 2023. urtean banakako laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 682588.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria//682588).

Tokiko Gobernu Batzarrak martxoaren 13an hartutako erabakiaren bidez onartu dira 2023erako banakako laguntzak emateko oinarri arautzaileak, mugikortasun-desgaitasun larria duten pertsonek bono-taxia garraio egokituaren ordezko baliabide gisa erabiltzeko.

Oinarriak Barañaingo Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan eta/edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan jaso ahal izango dira, 08: 30etik 14: 00etara. Barañaingo Udalaren webgunean ere kontsultatu ahal izango dira.

Barañainen, 2023ko martxoaren 17an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2304609