2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
2. poligonoko 341. lurzatiaren erabilera lagatzea. Hasierako onespena
Alesbesko 2-341 lurzatiaren erabilera lagatzeko erabakiaren hasierako onespena, Lorena Pintea Onofreik sustatuta.
Udalak, 2023ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
Lehena.–Hasiera batez onestea 2. poligonoko 341. lurzatiaren erabilera lagatzeko erabakia (Alesbesko herri-lurren parte da), jarraikiz espedienteari erantsi zaion baldintza-agirian xedatutakoari.
Bigarrena.–Espedienteko baldintza-agiria onestea.
Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari, behin betikoz onets dezan desafektazioa.
Laugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, interesdunek aztertu eta egoki irizten dieten alegazioak jar ditzaten.
Alesbesen, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2304303