64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Alkatearen eskumenak eskuordetzea, Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldira joateko

Ultzamako Udaleko alkateak, 2023ko martxoaren 20an, 76/2023 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Gaia: Eskumena eskuordetzea, "Belateko eta Almandozko tunelen bikoizketa N-121-A errepidean (Iruña-Behobia)" deritzon proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldira joateko. Martxoaren 22an izanen da, 9:00etatik aurrera, Ultzamako udaletxean.

–Ikusirik 2023ko martxoaren 9an (sarrera-kodea: 2023/0238) Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Desjabetze Atalak bidalitako gutun bat jaso genuela, zeinean eskatzen baitzen Ultzamako alkatearen edo hark eskuordetutako zinegotziaren parte-hartzea "Belateko eta Almandozko tunelen bikoizketa N-121-A errepidean (Iruña-Behobia)" deritzon proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldian. Martxoaren 22an izanen da, 9:00etatik aurrera, Ultzamako udaletxean.

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21. artikuluko 1. apartatuko b) epigrafean xedatutakoa, zeinaren arabera udaleko alkateari dagokion udala ordezkatzea.

–Ikusirik alkatea den Picabea jaunak arazoak izan ditzakeela egun eta ordu horietan ekitaldira joan ahal izateko.

–Ikusirik ekitaldira joaten ahal dela bigarren alkateorde Josu Larretxea Lazkano.

–Ikusirik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.-4 artikuluaren eta horrekin bat datozenen edukia (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.-4, 43.-5 eta 44. artikuluen edukia eta horiekin bat datozenena (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), haietan ezartzen baita eskumen hau beste baten esku uzteko aukera, bai eta horretarako behar diren izapideak ere.

–Ikusirik urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatua (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), xedatzen baitu erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko beharra.

EBAZTEN DU:

Lehena.–Ultzamako Udaleko bigarren alkateorde Josu Larretxea Lazkanori eskumena eskuordetzea Ultzamako Udalaren ordezkari gisa joan dadin "Belateko eta Almandozko tunelen bikoizketa N-121-A errepidean (Iruña-Behobia)" deritzon proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldira. Martxoaren 22an izanen da, 9:00etatik aurrera, Ultzamako udaletxean.

Bigarrena.–Ultzamako Udaleko bigarren alkateorde Josu Larretxea Lazkanori jakinaraztea eskudantzia hori eskuordetu zaiola. Horrek izanen ditu ondorioak ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.-2 artikuluan xedatutakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko martxoaren 20an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2304728