64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zuntz optikoa zabaltzeko plana. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko martxoaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zuntz optikoa zabaltzeko plana, Digi Spain Telecom SL-k sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia aplikatu beharrez xedatuta dagoena Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko 12/2019 Foru Legean eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean.

Zizur Nagusian, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2304330