64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2. poligonoko 153. eta 980A lurzatien erabilera lagatzea. Hasierako onespena

Alesbesko herri-lurzati batzuen (2-153 lurzatia eta 2-980_A-ren zati bat) erabilera lagatzeko erabakiaren hasierako onespena, "Roncal Pablo Joel y Roncal Zabalza José Félix SC" sozietateak sustatuta.

Udalak, 2022ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehena.–Hasiera batez onestea Alesbesko herri-lur batzuk 20 urtez desafektatzeko erabakia, gero haien erabilera lagatzeko, jarraikiz lagapen hori arautuko duten administrazio-baldintzen agirian xedatutakoari. Zehazki, 2. poligonoko 153. lurzatia eta 980A. lurzatiko 4.960,13 metro koadro (azalera hori bereizi eta gero) desafektatuko dira.

Bigarrena.–Lagapena arautuko duten baldintza ekonomiko administratiboen agiria onestea, bai eta bertan jasotako itzulketa-baldintzak ere.

Hirugarrena.–Agintzea espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek azter dezaten eta, kasua bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Alesbesen, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2304301