64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Aldaketa xehatua, Eraikingintza ordenantza orokorraren 75. artikuluan. Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2023ko martxoaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Udal Planeko eraikingintza ordenantza orokorrean. Aldaketak, zehazki, eragiten dio azpiegituren edo dotazioen eraikinetan estalki lauak jartzeko baimenari (Eraikingintza ordenantza orokorraren V. kapituluko V. ataleko 75. artikuluko 2. apartatua; "estalkiak").

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Anuen, 2023ko martxoaren 23an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

Iragarkiaren kodea: L2304929