49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

3/2023 FORU LEGEA, otsailaren 22koa, kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzkoa.

1.1.2. Foru Dekretuak

11/2023 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Gazteria Sariak arautzen dituena.

12/2023 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, zeinaren bidez arautzen baita farmazia-zerbitzuen eta medikamentu-gordailuen farmazia-arreta Nafarroako Foru Komunitateko zentro soziosanitarioetan.

13/2023 FORU DEKRETUA, otsailaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako ekoizpen ekologikoa eta nekazaritzako produktuetan eta elikagaietan ekoizpen hori adieraztea arautzen duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

40/2023 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 53 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

34/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako kontseilariaren ekainaren 1eko 134/2022 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, dirulaguntza deialdia onesten da laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.

3E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, kirolaren arloko boluntariotza entitateei edo boluntariotza programak dituztenei dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 674800.

147E/2023 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita deialdi honetarako gastua: "Ekonomia sozialeko enpresak sortu eta sustatzeko dirulaguntzak" deialdia. DDBN identifikazioa: 673488.

149E/2023 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez dirulaguntza deialdi honen gastua baimentzen baita: "Langabeziaren kapitalizazioagatik Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntza". DDBN identifikazioa: 673497.

151E/2023 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita deialdi honen gastua: "Dirulaguntzak langabeak Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan sartzeko bazkide gisa". DDBN identifikazioa: 673481.

164E/2023 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, "Dirulaguntzak, Nafarroako toki erakundeentzat, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko langabeak kontratatzeagatik" deialdiaren gastua baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 674089.

168E/2023 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, "Dirulaguntzak, espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako enpresentzat, 30 urtetik beherako langabeak kontratatzeagatik" deialdiaren gastua baimentzen duena. DDBN identifikazioa: 674092.

184E/2023 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzaren 2023rako gastua baimentzen duena. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpenak arautu zuen dirulaguntza hori. DDBN identifikazioa: 673946.

10E/2023 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita "Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntza. 2023. urtea" izeneko deialdia. DDBN identifikazioa: 674635.

84/2023 EBAZPENA, 2023ko otsailaren 17koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena 2023-2024 kanpainarako.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

10E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez agintzen baita Nafarroako Logopeden Lanbide Elkargoa eta haren gobernu batzordea inskribatzeko Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, baita haren estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere.

31E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana eta akatsen zuzenketa egitekoa Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak urtarrilaren 11n emaniko 10E/2023 Ebazpenean, zeinaren bidez agintzen baitzen Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatzeko Colegio Profesional de Logopedas de Navarra / Nafarroako Logopedak eta haren Gobernu Batzarra.

1E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea UHUNen Tuterako Zentro Elkartuaren unibertsitate partzuergoaren estatutuen testu bategina (BP).

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko otsailaren 22an hartua, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako klase pasiboetako pentsioak eguneratzen dituena 2023. urterako.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko otsailaren 22an hartua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileentzat ezarritako 2022ko ordainsariak ehuneko 2,5 igotzen dituena, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko otsailaren 22an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela "Plazaolaren trazadura zaharra berreskuratzeko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala (Saratsa-Iruña azpitartea)" izeneko proiektuko obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko otsailaren 22an hartua, Acciona Plug SLk sustatutako "Valle H2V Navarra" proiektua, hidrogeno berdea ekoiztekoa, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 1ean hartua, Energyloop SAk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 1ean hartua, Vibracoustic Cascante SAUk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 1ean hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita proiektu honetako abelbideen existentzia, proiektuan bertan azaltzen diren zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak izanik: alde batetik, Ameskoabarrengo, Lokiz mendilerroko, Villamayor de Monjardíngo, 30. eta 31. fazerietako, Barbaringo, Metautengo eta Allingo abelbideen inbentarioa eta mugarrien sailkapena eta ordezpena egitea, eta bestetik, inbentarioa egitea eta mugarriak ordeztea CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbideko tarte batzuetan, 5. iraganbidean eta Mendilerrotik PPE-Ebroko Iraganbide Nagusira doazen adarretan eta CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea eta PPE-Ebroko Iraganbide Nagusia lotzeko adarrean Azkoienen eta CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea eta PPE-Ebroko Iraganbide Nagusia lotzeko adarrean Andosillan, Nafarroako Foru Komunitatean.

8/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean despopulazio-arriskuan dauden udalerrien zerrenda onesten duena.

41/2023 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, herrietako 2023ko jaiegunak aldatzen dituena.

129/2023 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, onesten dituena Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan 2023-2024 ikasturtean araubide bereziko kirol irakaskuntzetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak.

155E/2023 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2023ko otsailaren 28rako deitutako greba dela-eta erakunde autonomo honen funtsezko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatu eta haiek artatzeko behar diren langileak zehazten dituena.

33E/2023 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa dela Tuterako udal mugartean dagoen barazki kontserbak fabrikatzeko instalazio baten aldaketa-proiektua, egungo lurrun-galdararen ordez (500 kg/h) berri bat jartzekoa (1.500 kg/h). Instalazioaren titularra Conservas Medrano SL da.

34E/2023 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezko dela Irunberriko udal mugartean dagoen haize-sorgailuentzako palak fabrikatzeko instalazio batean beira-zuntzezko ehuna ebakitzeko makina bat kentzeko proiektua. Instalazioaren titularra Nordex Blades Spain SAU da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoaren espedientea, Productos OPPAC SAk sustatua.

Ribaforada II (La Dehesa) eskualdeko lurzatiak biltzeko erabakia.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

23-00085 gora jotzeko errekurtsoa, honekin loturik: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

BERRIOZAR

Deialdia, Giza Baliabideetako kudeatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

UHARTE

Aldaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022rako lan publikoaren eskaintzan

LAKUNTZA

Gora jotzeko 22-02416 errekurtsoa, lotuta dagoena lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiarekin, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

IRUÑA

Deialdia, hiru izangai-zerrenda hautaproben bitartez osatzeko, babes zibileko laguntzaile lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera

Deialdia, zuzenbidean lizentziadunen 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko

Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Udaltzaingoko inspektoreordeen 13 lanpostu eta agente lehenen 14 lanpostu

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika irakasle lanpostuan, bonbardino-tuba espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika irakasle lanpostuan, kantuko espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika irakasle lanpostuan, fagot espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika irakasle lanpostuan, tronboi espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika irakasle lanpostuan, biola espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

AZKOIEN

Deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, aldi baterako kontrataziorako, arkitekto teknikari lanpostuan aritzeko

ATARRABIA

22-2476 gora jotzeko errekurtsoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuekin lotuta

ZIZUR NAGUSIA

Gora jotzeko 23-00063 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Gora jotzeko 23-00062 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Aldaketa honako deialdi honetan: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, familia-langilearen lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Deialdia, buru den gizarte langilea izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketa bidez betetzeko

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

22-02479 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honekin lotutakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, honako honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko)

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko errekurtsoa aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1988. lurzatian. Hasierako onespena

Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumenak

BAZTAN

Akats zuzenketa, 84. poligonoko 11. lurzatiko hirigintza-hitzarmena jendaurrean paratzeari buruzko iragarkian

Jendaurrean paratzea 69. poligonoko 56. lurzatirako hirigintza-hitzarmena

Kalifikazio juridikoaren aldaketa Iruritako lurzoru publikoan. Hasierako onespena

BEASOAIN
–EGILLORKO KONTZEJUA–

Desafektazioa, Ollarango 1. poligonoko 132. lurzatian. Jendaurrean jartzea

BETELU

Udal Plan Orokorraren informazio publikoaren epearen luzapena

CINTRUÉNIGO

Deialdi izenduna, Asociación Juvenil Cirbonera elkartearen alde, 2022rako. Laburpena

ERROIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia aldatzea Bizkarreta-Gerendiaingo UE-8 unitatean. Hasierako onespena

LIZARRA

Eremu publikoan terrazak, mahai hankabakarrak eta ostalaritzari loturiko bestelako elementuak paratzea arautzen duen udal ordenantza. Behin betiko onespena

ESTERIBAR

2022/2023 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko deialdia. Laburpena

Esteribarko talde, elkarte eta herritarrei dirulaguntzak emateko deialdia, 2023an jaiak antola ditzaten tutoretzapeko herrietan. Laburpena

Laburpena, 2023. urtean jarduera soziokulturaletarako dirulaguntzak emateko deialdiarena

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1128., 1129., 1130. eta 1131. lurzatietan. Hasierako onespena

LEDEA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, Valdefoz parajean. Hasierako onespena

METAUTEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zufiako 94. lurzatian. Hasierako onespena

IRUÑA

Deialdia, musika-taldeak sustatzeko 2023ko "entsegu-bonuak" izeneko dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko. Laburpena

Iruñeko gazteendako literatur lehiaketa 2023. Urtea. Laburpena

Deialdia, norgehiagokako araubidean, dirulaguntzak emateko ikasleen guraso-elkarteei eta guraso-elkarteen federazioei, 2022-2023ko ikasturtean. Laburpena

Dirulaguntzen deialdia, Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eskola-liburutegiak hornitzeko eta ikasmaterial suntsikorra erosteko 2022-2023 ikasturtean. Laburpena

2023ko San Fermin jaietako kartela hautatzeko lehiaketa. Laburpena

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. sektoreko URI-1 unitatean. Hasierako onespena

TUTERA

Aldaketa puntuala, 1. sektoreko plan partzialean (Queiles), U.I.4 unitatean. Hasierako onespena

ULTZAMA

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen esku uztea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenak, Ilarregiko Kontzejuari dagokionez

EGUESIBAR

Merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: "Bizikletetarako eta mugikortasun pertsonaleko beste ibilgailu batzuetarako plataforma (bidegorria), Eguesibarrerako". Jendaurrean jartzea

Deialdia, 2023an autoenplegua sustatzeko laguntzena. Laburpena

Deialdia, 2023an ekintzaileei laguntzak emateko, lokalak alokatu eta eros ditzaten. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2022-2023 kirol denboraldian goi mailako kategorietan federatutako taldeak dituzten kirol klubei. Laburpena

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2023ko ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, La Senda eta El Camino haize-parkeen eta energia ateratzeko haiei lotutako azpiegituren aurretiazko administrazio baimenaren, eraikitzeko administrazio baimenaren eta onura publikoaren deklarazioaren eskaerari buruzkoa (PEol-707 AC)