49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumenak

Altsasuko Udaleko alkateak, otsailaren 20an, ebazpen hau eman du:

"Alkatearen 318/2023 Ebazpena, otsailaren 20koa, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzan emandako eskumena bereganatzen duena, osoko bilkurari berariaz esleitu ez zaizkion plangintza orokorraren garapenerako plangintza-tresnak onartzeari dagokionez.

Alkatearen uztailaren 18ko 1055/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 6an, argitaratu zen), Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion plangintza orokorra garatzeko plangintza-tresnak –zehazki, osoko bilkurari berariaz esleitu ez zaizkionak– onartzeko eskumenak.

2023ko urtarrilaren 16an eta 23an, xehetasun-azterketa bat aurkeztu zuen Felipe Lecea Fundazioak, izapidetu dadin. Azterketa horren helburua da lerrokadura berri bat proposatzea lehendik dagoen eraikinaren ipar-mendebaldeko izkinan, egungo eguneko zentroa handitu eta, ondoren, birmoldatu ahal izateko.

Era berean, sustatzaileak jakinarazi du tresna hori lehenbailehen izapidetu behar dela; izan ere, finantzaketa publikoa duen jarduera bat da eta aurten gauzatu beharrekoa, eta, beraz, komenigarritzat jotzen da eskuordetutako eskumena alkateak bereganatzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta, horrela, haren onarpena arintzea.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateak bereganatzea osoko bilkurari berariaz esleitu ez zaizkion plangintza orokorra garatzeko plangintza-tresnak onartzeko eskumena, hasiera batez onesteko Altsasuko 3. poligonoko 1988. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Felipe Lecea Fundazioak sustatua eta Luis María Marcos Claver arkitektoak idatzia.

2. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala ere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da ebazpen hau sinatu eta biharamunetik.

3. Osoko bilkurari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran".

Altsasun, 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2302892