49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko errekurtsoa aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka

Iragarki honen bidez jakinarazten da Juan-Bautista Dos Anjos jaunak eta beste batzuek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dutela Sakanako Mankomunitateko Lehendakaritzaren azaroaren 30eko 532/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu zen. Errekurtsoan deitutako plaza guztietan eskatzen den titulazioaren eskakizuna baliogabetzeko eskatzen da, edo, subsidiarioki, eskola-graduatuaren eskakizuna bertan behera uztea hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuko txofer-peoien 12 plazei eta 4 peoi plazei dagokienez.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira.

Lakuntzan, 2023ko otsailaren 21an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2303066