49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Laburpena, 2023. urtean jarduera soziokulturaletarako dirulaguntzak emateko deialdiarena

BDNS (Identifikazioa): 678521.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/678521).

2023ko otsailaren 16ko osoko bilkuraren erabakiaren laburpena. Erabaki horren bidez, 2023. urtean jarduera soziokulturaletarako dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu ziren.

Deialdi honen xedea da diruz laguntzea Esteribarren funtzio egonkorra duten eta udalaren ekintza osatzen duten tokiko elkarteen garapena. Diruz lagun daitezkeen proiektuak 2023an zehar egindako jarduerak izanen dira, Esteribarko biztanleei zuzendutakoak eta ibarreko gizarte-bizitzan parte hartzea sustatzen dutenak.

Esteribarren, 2023ko otsailaren 27an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2303382