49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa puntuala, 1. sektoreko plan partzialean (Queiles), U.I.4 unitatean. Hasierako onespena

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko otsailaren 17an egindako bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea determinazio xehatuetan, 1. sektoreko plan partzialean (Queiles), U.I.4 unitatean, Tuterako hiri-antolamenduko plan orokorreko U3.11-1 lurzatian (2022koa da plana). Horretarako proiektua idatzi dute Jesús María Ramírez Sánchez zuzenbideko doktoreak (DeUrban abogados SCren zebitzukoa) eta René Alegría hirigintza-arkitektoak (Altrum Arquitecturakoa), eta Inversiones Jiru SLk eta Muproal 87 SLk sustatu dute, Udalari dagokionean, ukatu gabe jabetza eskubidea eta hirugarrenen eskubidea.

Alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2023ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2302860