49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko gazteendako literatur lehiaketa 2023. Urtea. Laburpena

DDBN (Identif.): 677232.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/677232).

Bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten gazteek egindako literatur lanik hoberenak saritzea da lehiaketaren helburua. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko, gai librekoak -gaztelaniaz edo euskaraz idatzita-, eta jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Lan bera ezin izanen da bi hizkuntzetan aurkeztu. Aurkeztutako lanek ezin izanen dute ez bultzatu ez erreproduzitu jarrera diskriminatzaile, xenofobo edo sexistarik, ezta pertsonen duintasunaren eta giza eskubideen kontra doanik ere.

Honako sari-modalitate hauek ezarri dira:

–Bai gaztelaniaz eta bai euskaraz, ezarritako modalitateak "Poesia" eta "Narrazio laburra" dira.

Bi kategoria ezarri dira bakoitzerako:

–14 eta 16 urte bitarteko gazteak (biak barne), eta 17 zein 18 urtekoak (biak barne).

Iruñean, 2023ko otsailaren 20an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2302874