49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEASOAIN
–EGILLORKO KONTZEJUA–

Desafektazioa, Ollarango 1. poligonoko 132. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Honako hau erabaki zen 2022ko abenduaren 29ko osoko bilkuran:

ERABAKIA:

1. Ollarango 1. poligonoko 132. lurzatia desafektatzea: 682,72 metro koadro ditu, eta Beasoain-Egillorko Kontzejuaren herri-lurretan dago.

2. Desafektazioaren arrazoia da gero trukea egin ahal izatea, poligono bereko 47. lurzati partikularrarekin: 373 metro koadro ditu. Bi lurzatiak lurzoru urbanizaezin gisa sailkaturik daude.

3. Trukearen helburua da duela bi urtetik datorren egoera bat erregularizatzea, bi alderdientzat onuragarria dena. Batetik, Kontzejuak eskuratzen du bizilagunentzat oso beharrezkoa den eremu baten jabetza, bestela ezin eskura daitekeena. Gainera, herri-lurretan dauden enklabe partikularren kopurua gutxitzen da. Partikularraren aldetik, alor txiki baten laborantza erregularizatzen da, zeina fisikoki jadanik baita alderdi horren jabetzako beste nekazaritza-lursail baten parte.

4. Trukea azkenean egiten ez bada, desegin eginen da desafektazioa egiteko erabaki hau.

5. Interesdunek alegazioak edo erreklamazioak egiten ahalko dituzte, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Egillorren, 2023ko otsailaren 20an.–Kontzejuko burua, Arantxa Jiménez Morales.

Iragarkiaren kodea: L2302884