49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Deialdi izenduna, Asociación Juvenil Cirbonera elkartearen alde, 2022rako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 677756.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/677756).

Azken urteetan, Asociación Juvenil Cirbonera (AJUCI) elkarteak antolatu ditu Cintruenigoko gazteen festak, arrakasta handiz. AJUCIk historia laburra baina bizia du gure herrian (2003an sortu zuten, eta herriko bakarra da, hots, ez dago Cintruenigoko gazteak biltzen dituen beste elkarterik). Helburu du antolatzea era guztietako jarduera jostagarriak, kulturalak eta kirolekoak, erantzuten dietenak gazteen eskariei eta beharrei, eta, orobat, helburu du sustatzea gazteen parte-hartzea, eta garatzea haien sormen-gaitasunak. Horrekin denarekin laguntzen dute, ezbairik gabe, Cintruenigoko gazteak dinamizatzen.

Cintruenigon, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2303160