49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Kalifikazio juridikoaren aldaketa Iruritako lurzoru publikoan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2023ko otsailaren 23an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen:

1.–Hasiera batez onestea 14. poligonoko 44. lurzati pribatuaren aurrean dagoen 5,25 m²-ko kalifikazio juridikoa aldatzea, zerbitzu publikoko jabari publikoko ondasun gisa desafektatuz, ondare-ondasun izatera pasatzeko. 14. poligonoko 44. lurzati pribatuaren aitzinean dauden 5,25 m² horien kalifikazio juridikoa aldatzearen helburua da lurzoru pribatuko 18,35 m²-rekin trukatzea, eta hori mendebaldetik ekialdera lurzatiaren aurrealdetik jaisten den kale publikoari gehitzea.

2.–Espedientea jendaurrean paratzea, hilabeteko epean, udaletxeko iragarki-taulan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egoki iritzitako oharrak egin daitezen.

3.–Jendaurreko informazioaren izapidean oharrik egiten ez bada, behin betiko onartutzat joko da ondasunaren kalifikazio juridikoa aldatzea.

Baztanen, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2303421