49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, honako honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko)

Ikusirik badela akats bat enplegua egonkortzeko deialdian (2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa), zuzendu egiten da.

Beste apartatu bat erantsi behar zaio 7. oinarriari (Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak). Honako eduki hau izanen du:

"d) Behin merezimenduen balorazioa eginda aurreko apartatuei jarraikiz, 1,5 puntu gehituko zaizkio, guztira, zuzenketa-faktore gisa, %33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen duten pertsonek lortutako puntuazioari".

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, nahitaez II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea, eta aurkeztu beharko dituzte parte hartu nahi duten hautapen-prozesu adina eskabide.

Orobat, zabaltzen da eskabideak aurkezteko epea. Hamabost egunekoa izanen da, deialdia zuzentzeko erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2023ko otsailaren 7an.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: L2302984