49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

23-00085 gora jotzeko errekurtsoa, honekin loturik: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Gora jotzeko errekurtsoa: interesdunak epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, María Garcés Asurmendik jarritako 23-00085 gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtsoa jarri zuen Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 24ko ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdi hori argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz urriaren 19ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –aipatutako foru legeak hizpide du Nafarroako toki administrazioa–), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Arangurengo Udalaren bulegoetan, Mutiloan.

Mutiloan, 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2303077