49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Udal Plan Orokorraren informazio publikoaren epearen luzapena

Beteluko Udalak, 2021eko ekainaren 21ean egindako bilkuran, hasierako onarpena eman zien Beteluko Udal Plan Orokorrari eta haren dokumentazioari.

Bilkura berean, lizentziak etetea onartu zen, Planaren zehaztapenak gaur egun indarrean dagoen Lurzorua Mugatzeko Proiektukoekin bat datozen lurzatietan izan ezik.

Onarpen horren iragarkia 2023ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, jendaurrean jarri da hilabetez.

Udal Plan Orokorraren konplexutasuna ikusita, Alkatetzaren 2023ko otsailaren 20ko 11/2023 Ebazpenaren bidez, jendaurreko informazioaren epea 2023ko martxoaren 20ra arte luzatu da. Epe horretan, espedientea interesdunen eskura egongo da udal-bulegoetan, egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Betelun, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L2302883