49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Ribaforada II (La Dehesa) eskualdeko lurzatiak biltzeko erabakia.

Ribaforada II (La Dehesa) eskualdeko lurzatien bilketan interesa duten guztiei jakinarazten zaie ezen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak onetsi duela, otsailaren 28ko 108/2023 Ebazpenaren bidez, eskualde horretako lurzatiak biltzeko erabakia, bat etorriz Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin. Lurzatien bilketa hori onura publikokoa dela deklaratu zen ekainaren 15eko 64/2022 Foru Dekretuaren bidez.

Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Ribaforadako udaletxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dokumentu hori osatzen duten agiriak, interesdunek aztertzen ahalko dituztenak, honako hauek dira: memoria, jabeen zerrenda alfabetikoa, jabeei egindako esleipenen zerrenda, ondasunen izaeraren araberakoa, ordezteko finken zerrenda, kargen eta zergen zerrenda, nahitaez gorde beharreko balio naturalak eta aztarnategi arkeologikoak, finken eta azalera ureztagarriaren zerrenda, esleipenen fitxak, lurren sailkapenaren planoa, 1:5.000 eskalakoa, ortoargazkiaren planoa, 1:5.000 eskalakoa, eta ureztalurretako jarduketak, nahitaez gorde beharreko balio naturalak eta ezpondak eta aztarnategi arkeologikoak jasotzen dituen planoa, 1:5.000 eskalakoa.

Erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute lurzatien bilketan interesa dutenek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak aurkeztuko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 1), Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 3. solairua, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 1ean.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2303574