49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LAKUNTZA

Gora jotzeko 22-02416 errekurtsoa, lotuta dagoena lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiarekin, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Interesdunei dei egiten zaie Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 22-02416 gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso hori Ainhoa Letona Juarezek jarri zuen, 2022/64 Alkatearen Ebazpenaren aurka, azaroaren 10ekoa, zeinaren bidez onesten baita Udal Musika Eskolako lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea -Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa- garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera, bada, espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Lakuntzako Udaleko bulegoetan.

Lakuntzan, 2023ko otsailaren 24an.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2303300