49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Udaltzaingoko inspektoreordeen 13 lanpostu eta agente lehenen 14 lanpostu

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak, 2023ko otsailaren 1eko ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdia iragartzen da lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordeen 13 lanpostu eta agente lehenen 14 lanpostu, bai eta deialdi hau ebatzi ondoren hutsik geratu daitezkeenak ere. Lanpostu horiek honako antolaketa-unitate hauei atxikirik daude:

A) Inspektoreordea:

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, EKZko Taldea (Ekintzak Koordinatzeko Zentroa). Inspektoreordearen 1-20900-8 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Bide Plangintzako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-20 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-17 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-23 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-5 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-16 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-45 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Komunitate Poliziako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-46 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-14 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Poliziako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-47 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-49 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuetako Taldea. Inspektoreordearen 1-207100-1 plaza: Laguntza Zerbitzuetako inspektoreordea (2. jarduera).

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Herritarren Arretako eta salaketetako Taldea (HASB taldea). Inspektoreordearen 1-205000-4 plaza: Instrukzioko inspektoreordea.

B) Agente lehena:

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Plangintza Estrategikoko Brigada, Ikuskapen Orokorreko Taldea. Agente Lehenaren 1-304010-1 plaza: Kabinete Teknikoko agente lehena.

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, EKZko Taldea (Ekintzak Koordinatzeko Zentroa). Agente Lehenaren 1-304000-19 plaza: Zirkulazioko agente lehena.

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, EKZko Taldea (Ekintzen Koordinazio Zentroa). Agente Lehenaren 1-304000-47 plaza: Zirkulazioko agente lehena.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Bide Plangintzako Taldea. Agente Lehenaren 1-304000-48 plaza: Zirkulazioko agente lehena.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea. Agente Lehenaren 1-304000-12 plaza: Zirkulazioko agente lehena.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea. Agente Lehenaren 1-304000-21 plaza: Zirkulazioko agente lehena.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea, Garabien Taldea. Agente Lehenaren 1-304000-6 plaza: Zirkulazioko agente lehena (2. jarduera).

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Agente Lehenaren 1-304000-36 plaza: Zirkulazioko agente lehena.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Agente Lehenaren 1-304000-41 plaza: Zirkulazioko agente lehena.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Agente Lehenaren 1-304000-50 plaza: Zirkulazioko agente lehena.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Komunitate Poliziako Taldea. Agente Lehenaren 1-304000-55 plaza: Zirkulazioko agente lehena.

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Ikerketako Taldea. Agente Lehenaren 1-304100-2 plaza: Instrukzioko agente lehena.

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldea. Agente Lehenaren 1-304100-12 plaza: Instrukzioko agente lehena.

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldea. Agente Lehenaren 1-304100-15 plaza: Instrukzioko agente lehena.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Deialdi hau 2017ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3koan, argitaratu eta 2018ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 23koan, aldatutako Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduari jarraikiz eginen da.

Deialdi honetan jasota ez dagoen orotan aipatutako Erregelamenduan xedatutakoa beteko da.

3.–Baldintzak.

a) Agente lehenen lanpostuak betetzeko: Udaltzaingoko kaboaren edo agente lehenaren izendapena edukitzea, eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

b) Inspektoreorde lanpostua betetzeko: Udaltzaingoaren inspektoreorde izendapena edukitzea, eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

Kasu guztietan, eskatzen duen destinoko eginkizunak betetzea eragozten dion inolako eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.

Plantilla Organikoan bigarren jarduerako egoeretarako erreserbatutako lanpostuak egoera administratibo horretan dauden udaltzainek/genteek baino ez dute izanen horiek eskuratzeko aukera. Bigarren jarduerako egoeran dauden funtzionarioek ezin izanen dute lanpostuak betetzeko prozesuetan parte hartu.

Ezin izanen dute lekualdatze-lehiaketan parte hartu lanpostuak aurreko lekualdatze-lehiaketa batean borondatez eskuratu dituztenek, baldin eta ordutik hona epe hauek bete ez badira:

–Bi urte, lehiaketa bidez atxiki direnendako.

–Hiru urte, berariazko lehiaketa bidez atxiki direnendako. Artikulu honi dagokionez, lehiaketa-sistemari jarraituko diote destinatuak izan diren Taldearen prestakuntza-ikastaroa egiteko aukerarik izan ez duten udaltzainek.

Lanpostu huts bati behin-behinean atxikitako funtzionarioek deialdi honetan nahitaez parte hartu beharko dute, egoera horretan dauden bitartean. Horrela egin ezean, halabeharrez atxikitzen ahalko dituzte horietako edozeinetara.

Deialdi hau ebaztearekin batera amaituko dira lehiaketa honek ekarritako atxikipenek eragin dituzten bitarteko izendapenak, salbu eta erreserbatutako lanpostu hutsen kontura egindakoen kasuan, izan ere, halakoetan ez daude beharturik parte hartzera eta jabetzan duten lanpostuetara itzuliko dira.

Hasiera batean aipatutako lanpostuez gain, lehiaketan lanpostua lortzearen ondorioz lehiakideek hutsik utzitako lanpostuak ere beteko dira lehiaketa honetan. Horren ondorioz sortutako lanpostu horiek lehiaketa edo berariazko lehiaketa bidez beteko dira.

4.–Eskabidea eta eskaera aurkezteko epea eta tokia.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskaera telematikoki aurkeztu beharko dute, Internet bidez, www.pamplona.es/eu helbidean, honako nabigazio bide honi jarraiki: "Izapideak eta lizitazioak’’, "Lan-eskaintzak’’, "Enplegu publikoa’’, "Enplegu publikoko deialdiak’’, deialdi honi dagokion aipamenean, hamabost egun balioduneko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Eskabidean zein lanpostu hautatzen diren zehaztuko da. Izangaiak berak hautatutako plazak bakarrik adieraziko ditu.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen bidez onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, non zuzendu beharreko akatsak adieraziko baitira, eta agindua emanen du hura ikusgai paratzeko Udaltzaingoaren iragarki-taulan eta INTRAPOLen.

Izangai baztertuek erreklamazioak egin eta forma-akatsak zuzentzen ahalko dituzte zerrenda argitaratu eta 10 egun balioduneko epean.

Behin erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta horiek ebatzita, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpen bidez onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta hura ikusgai paratuko du Udaltzaingoaren iragarki-taulan eta INTRAPOLen. Ebazpen horretan hautaprobak egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko dira.

6.–Lanpostuen esleipena.

6.1. Berariazko lehiaketa.

Berariazko lehiaketa bidez beteko dira honako talde hauetako eta horien menpeko lantaldeetako lanpostu hutsak: Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldea; Ikuskapen Orokorreko Taldea; Herritarren Arretako eta Giza Baliabideetako Taldea; Herritarren Arreta Bulegoko Taldea; Ikerketa Taldea; Emakumeak, Adinekoak eta Adingabeak Babesteko Taldea; Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea; Bide Plangintzako Taldea; Atestatu Taldea; Komunitate Poliziako Taldea eta Erakunde Segurtasuneko Taldea. Era berean, Taldeetako burutzak ere berariazko lehiaketa bidez beteko dira.

Berariazko lehiaketak bi fase izanen ditu, eta Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduko 57. artikuluan jasotzen den puntuazioari jarraikiz baloratuko dira.

Lehen fasean, merezimenduak, gaitasuna, titulu akademikoak, esker-sariak eta beste merezimendu batzuk eta hizkuntzak baloratzekoan, organo eskudunak xede horretarako emandako Ebazpenean xedatutakoari men eginen zaio, gehieneko puntuazioa 53 puntukoa izanik.

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: Puntu bat emanen da deialdia argitaratu arteko zerbitzu-urte bakoitzeko. Urte-zatikiak hainbanatu eginen dira. Apartatu honetan gehienez ere 30 puntu eskuratzen ahalko dira.

b) Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak, irakaskuntza eta ikerketa, betiere arlo polizialari lotuak: gehienez ere 10 puntu.

b) Apartatuaren balorazioa:

b.1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), honela banatuta:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatu eginen dira.

2. Ikastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei 1 kredituko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 10 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Ikasturte bakoitzeko gehienez ere 1 puntu eskura daiteke.

5. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-ekintzetan parte hartu izana, halako prestakuntza-ekintzatzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.

b.2) Tituluak:

–Unibertsitate-doktore ofiziala, 2 puntu.

–Unibertsitate-lizentzia/gradu ofiziala, 1,5 puntu.

–Unibertsitate-diplomatura ofizialak, 1 puntu.

–Ez dira baloratuko titulazioen ikastaro solteak ezta unibertsitate-diplomaturak ere karrera bereko lizentzia badaukate.

c) Esker-sariak eta beste merezimendu batzuk: gehienez ere 2,50 puntu.

1. Zerbitzu Goraipagarrien Plakagatik: 1,25 puntu.

2. Zerbitzu Goraipagarrien Dominagatik: 0,75 puntu.

3. Jendaurreko Esker Onagatik: 0,50 puntu.

4. Esker On pribatuagatik: 0,25 puntu.

d) Hizkuntzak: gehienez ere 10,50 puntu.

2,0 puntu bitarteko balorazioa emanen zaie Europar Batasuneko hizkuntza ofizial hauetako bakoitzaren ezagutzari: frantsesa, ingelesa, alemana eta italiera. 2,50 puntu bitarteko balorazioa emanen zaio euskara jakiteari.

Bigarren fasean proba objektibo teoriko-praktikoak eginen dira, honela banatuta:

–Test erako azterketa bat eginen da, epaimahai jarduleak zehaztu beharrekoa, aurrez onetsi eta deialdi honetan argitaratutako gaitegi bati buruzkoa: gehienez ere 40 puntu. Proba hau gainditzeko gutxienez 20 puntu eskuratu beharko dira, eta puntuazio horretara iristen ez den izangaia bazterturik geratuko da.

Era berean, Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloko lanpostu guztietarako [57.3b) artikuluan aurreikusi bezala] profil profesiografikoarekiko eta gaitasunekiko egokitasuna baloratzeko proba bat eginen da, eta gehienez ere 20 puntu emanen dira. Proba hori NAPIko teknikariek eginen dute Epaimahai jarduleak hala proposatuta. Zuzenketa- eta kalifikazio-irizpideak probak egin baino lehen argitaratuko dira.

Profil profesiografikoa zehaztea: NAPIko Psikologia Aplikatuko sailak eta Deialdiaren Epaimahai kalifikatzaileak, edo hark izendatutako langileek, proposatuko dute, lanpostuaren behar eta eskakizunen jakitun baitira. Azterketa horretatik abiatuta zehaztuko dira ebaluatu beharreko faktore edo gaitasunak eta funtzioak egoki garatzeko beharrezkoak diren eskakizunak. Profil profesiografikoaren proposamena Epaimahaiari aurkeztuko zaio probak hasi aurretik onets dezan.

Epaimahai kalifikatzailea izanen da, proben aurretik, garrantzitsutzat jotzen diren gai guztiak bitarteko egokien bidez argitaratzeko ardura izanen duen organoa. Xede horretarako NAPIko alor psikoteknikoko teknikariekin koordinatuko da, eta horiek helaraziko dizkiote profilean jasotako eta baloratu beharreko faktoreak eta zuzentzeko eta kalifikatzeko irizpideak.

Probak bi zati izanen ditu:

–Lehenengoan, ariketa psikotekniko bat edo batzuk eginen dira. Nortasunari buruzko galdetegi orokorrak izan daitezke, edo lan-gaitasunei edo/eta trebetasunei buruzkoak.

–Eta bigarrenak elkarrizketa pertsonala eta/edo talde-lana izanen ditu, lehen zatiko galdetegiekin alderatzeko.

Lanpostu hutsa esleitzeko proposamena bi faseetako azken emaitzak batuta puntuazio handiena lortu duen hautagaiaren aldekoa izanen da.

Sailkapen-hurrenkerako berdinketak honako irizpide hauen arabera ebatziko dira:

a) Proba teoriko-praktikoan puntuazio hobea lortu izana.

b) Berdinketak jarraitzen badu, eskalafoiari erreparatuko zaio.

Berariazko lehiaketen deialdian lanpostua eskuratzen duten udaltzainek/agenteek prestakuntza- edo hobekuntza-ikastaro bat gainditu beharko dute gerora. Ikastaroa ez egiteak edo ez gainditzeak destinoko atxikipena bertan behera uztea ekarriko du.

6.2. Lehiaketa Orokorra.

Lehiaketa orokorraren bidez betetzekoak diren lanpostuen esleipenak fase bakarra edukiko du eta honako hauek baloratuko dira: merezimenduak, gaitasuna, titulazio akademikoak, esker-sariak eta bestelako merezimenduak eta hizkuntzak, berariazko lehiaketarako 6.1 oinarrian ezarri bezala, gehieneko puntuazioa 53 puntukoa izanik.

Halaber, berdinketarik izanez gero balorazioan, eskalafoiari erreparatuko zaio berdinketa hausteko.

7.–Lehentasunezko eskubideak.

Lanpostuak lehiaketa bidez hornitzeko lehentasunezko eskubideek honako lehentasun-hurrenkera hau izanen dute:

–Iruñeko Udaltzaingoaren plantilla organikoan bigarren jarduerako araubidean dauden langileek betetzeko moduko destinoei dagokienez, lehentasuna izanen dute bigarren jarduerarako egoerara pasatzearen ondorioz behin-behinean destino batera atxikita dauden funtzionarioek, eta horien artetik, egoera horretan ezintasun partzial batengatik daudenek.

–Lehiaketa bidez hornitutako gainerako destinoetarako, lehentasuna izanen dute lehenago betetzen zutena kentzearen ondorioz behin-behinean destino batera atxikita dauden funtzionarioek, eta beren lanpostua bigarren jarduerako araubidean egoteagatik mugiarazi dituztenek.

–Lehentasunezko eskubide mota bera duten izangaiak lanpostu huts berera aurkezten direnean, lanpostua eskalafoiari jarraikiz esleituko da.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzeko modua.

Lekualdatze-lehiaketan eskainitako lanpostuak betetzeko deialdiko izangaiek deialdi honen I. eta II. eranskinetako eskabideak bete beharko dituzte.

Eskabide horietan, datu pertsonalak, deialdian sartzeko eskaria eta aukeratutako lanpostuak adierazi beharko dituzte.

Behin izangaiek aurkeztutako merezimenduak kalkulatuta eta hautaprobak amaituta, Epaimahai kalifikatzaileak enpleguen arabera deituko ditu izangaiak, lehentasun-ordenaren arabera eskainitako lanpostuak aukeratu ditzaten.

Enpleguen araberako lanpostuen hautaketa deialdi bakar bidez eginen da. Bazterturik geldituko dira horietako edozeinetara agertzen ez diren izangaiak.

Hautaketa hori honela eginen da:

–Udaltzaingoaren Talde eta Lantaldeen hurrenkera korrelatiboa ezarriko da lanpostuak esleitzeko.

–Zozketa bidez, lanpostuen esleipena zein Taldetatik hasiko den erabakiko da.

–Taldea izendatuta, horretan puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak (behin batuta merezimenduen puntuak eta hautaprobetakoak, halakorik izanez gero) erabakiko du lanpostu huts hori aukeratzen duen edo horri uko egin eta aukeratu duen beste talde bateko beste lanpostu huts baten zain geratzen den.

–Lanpostu horren esleipendun izatekotan, ordura arte betetzen zuen lanpostua uztean hutsik geratutako lanpostua eskainitako lanpostu hutsen zerrendara igaroko da.

–Ondoren, eta lehentasun-ordenan, aipatu Taldeko gainerako izangaiek aukeratuko dituzte lanpostuak, guztiak bete arte.

–Behin lanpostu hutsen aukeraketa amaituta, hurrengo taldearekin jarraituko da, eta honela eginen da eskainitako lanpostu guztiak bete arte edo izangairik ez dagoen arte.

–Lanpostuak esleitzeko ekitaldian, izangaiek zentzuzko denbora izanen dute lanpostua aukeratzeko edo hari uko egiteko; egin ezean, epaimahaiak ulertuko du lanpostuari uko egiten zaiola.

9.–Epaimahaiaren osaera.

Honako hauek osatuko dute kalifikazio-epaimahaia:

Lehendakaria: Alfonso Fernández Torres jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisario nagusia.

Ordezkoa: Francisco M.ª Bacaicoa Nuñez jauna, Iruñeko Udaltzaingoko komisarioa.

Epaimahaikidea: Ángel Azanza Burusco jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: Félix Echavarri Lizasoain jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Epaimahaikidea: Pablo Liberal Artaiz jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Ordezkoa: José Javier Rey Carrascosa jauna, Iruñeko Udaltzaingoko inspektorea.

Epaimahaikidea: Langileen Batzordearen ordezkari bat.

Ordezkoa: Langileen Batzordearen ordezkari bat.

Epaimahaikide-idazkaria: Víctor Sarasa Astrain jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

Ordezkoa: Javier García Martínez jauna, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorreko legelaria.

Epaimahaia onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da.

10.–Lanpostuen esleipena eta jabetza.

Behin lanpostuak hautatu ondoren, Epaimahaiko idazkariak esleitutako lanpostuen zerrendaren berri emanen du, Giza Baliabideetako zuzendariak onets dezan. Lanpostuak esleitzeko ebazpenean zehazten ahalko da destino eta lanpostu guztiez batera jabetzeko data.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauek paratzen ahal dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta hortik aitzina kontatuta.

–Epaimahai kalifikatzailearen egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

II. ERANSKINA.–DESTINOAK HAUTATZEKO ESKAERA

DEIALDIA, LEHIAKETA ETA BERARIAZKO LEHIAKETA BIDEZ IRUÑEKO UDALTZAINGOKO INSPEKTOREORDEEN 13 LANPOSTU eta AGENTE LEHENEN 14 LANPOSTU BETETZEKO.

ESKATZAILEAREN IZEN-ABIZENAK:

PLAKA-ZK.: ENPLEGUA:

DESTINOA:

Eskatzen du:

UNITATEA

MODALITATEA

ESKARIA

PLANGINTZA ETA KOORDINAZIOKO ARLOA

Prentsako taldea - Biktimen Arreta Bulegoa

Berariazko lehiaketa

Plangintza Estrategikoko Brigada

Herritarren Arretako Taldea, Giza Baliabideak

Berariazko lehiaketa

Ikuskapen Orokorreko Taldea

Berariazko lehiaketa

Logistikako Taldea

Lehiaketa-2. jarduera

Koordinazioko Brigada

Ekintzak Koordinatzeko Zentroko taldea

Berariazko lehiaketa

BIDE SEGURTASUNEKO ARLOA

Bide Mugikortasuneko Brigada

Bide Plangintzako Taldea

Berariazko lehiaketa

Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea

Berariazko lehiaketa

Zirkulazioko Brigada

Atestatu Taldea

Berariazko lehiaketa

Istripuen Analisiko Lantaldea

Berariazko lehiaketa

Trafikoko Taldea

Lehiaketa

Garabi Taldea

Lehiaketa-2. jarduera

HURBILTASUN ETA PREBENTZIOKO ARLOA

Komunitate Poliziako Taldea

Berariazko lehiaketa

Hurbiltasuneko Brigada

Hurbileko Poliziako Taldea

Lehiaketa

Jasangarritasunerako Lantaldea

Lehiaketa

Prebentzioko Taldea

Lehiaketa

Laguntza Lantaldea

Lehiaketa

Polizia Administratiboko eta Ingurumeneko Taldea

Lehiaketa-2. jarduera

Zitazio Judizialetako Lantaldea

Lehiaketa-2. jarduera

Zaintzako Brigada

Erakunde Segurtasuneko Taldea

Berariazko lehiaketa

Laguntza Zerbitzuetako Taldea

Lehiaketa-2. jarduera

BITARTEKARITZA ETA INSTRUKZIOKO ARLOA

Polizia Judizialeko Brigada

Ekintzak Koordinatzeko Zentroko Taldea

Berariazko lehiaketa

Analisiko Lantaldea

Berariazko lehiaketa

Ikerketako Taldea

Berariazko lehiaketa

Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada (UPAS)

Emakumeak, Adingabeak eta Adinekoak Babesteko Taldea

Berariazko lehiaketa

Genero-indarkeria eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldea

Berariazko lehiaketa

Data eta sinadura:

II ERANSKINA.–BERARIAZKO LEHIAKETA

Plangintza eta Koordinazioko Arloa

Plangintza Estrategikoko Brigada.

1. gaia.–23/2018 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

2. gaia.–11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena. Burutzaren Agindua, 2020ko 1.a (Egutegiaren aplikazioa). 2020ko 01 Instrukzioa (Lizentzien eta Egutegien aplikazioa).

3. gaia.–27/2011 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, Lanaldiaren murrizketari buruzkoa.

4. gaia.–Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua, 2017ko 65. NAOn, apirilaren 3koan, onetsia. Iruñeko Udaltzaingoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren aldaketa, 2018ko 163. NAOn, abuztuaren 23koan, onetsia.

5. gaia.–Iruñeko Udaleko langileen akordio kolektiboa (2017-2019). 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 8koa.

6. gaia.–Iruñeko Udaltzaingoaren Erabilgarritasun Poltsari buruzko akordioa 2023 urterako.

7. gaia.–PA-04, Dokumentazioaren eta datuen kudeaketaren azpiprozesuak.

–SPA-04-01, Udaltzaingoak sorturiko dokumentazioaren azpiprozesua.

  • PA-Pcr-04-01-01, Zerbitzu Orokorretako Dokumentazio Generikoari buruzko Protokoloa.
  • PA-Pcr-04-01-02, Iruñeko Udaltzaingoan Eguneroko Jarduerak Sortutako Berariazko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.

–SPA-04-02, Udaltzaingoan sartzen den kanpoko dokumentazioaren azpiprozesua.

  • PA-Pcr-04-02-01, Herritarrek edo herritarrendako sortutako Kanpoko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.
  • PA-Pcr-04-02-02, Beste Zerbitzu batzuek edo batzuetarako sortutako Kanpoko Dokumentazioari buruzko Protokoloa.

8. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: I., II., III. eta IV. tituluak.

9. gaia.–7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa.

10. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), pertsona fisikoak datu pertsonalen tratamenduari dagokionez babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa –95/46/EE Direktiba (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) indargabetzen duena–. I., II. eta III. kapituluak.

11. gaia.–Burutzaren Agindua, 2023ko 1.a. Udaltzaingoaren lan egutegia ezartzea. Instrukzioa, 2023ko 1.a. Egutegiko Lizentziak eta Baimenak ezartzea.

Plangintza eta Koordinazioko Arloa

Koordinazioko Brigada. Ekintzak Koordinatzeko Zentroko taldea.

1. gaia.–Poliziaren Informazio Sistemaren (PIS) erabiltzailearen eskuliburua.

2. gaia.–Protokoloa, Iruñeko Udaltzaingoaren egoitzan herritarrei ematen zaien telefono bidezko arretaren gainean.

3. gaia.–Jarduketa-protokoloa, Iruñeko Udaltzaingoak hondamendi-egoeran edo pertsonen bizitza arriskuan daudenetan jarduteko moduaz. 50. zirkularra, atentatu terroristetarako Jarduketa Plana.

4. gaia.–Elur eta izotzetarako Larrialdi Plana.

5. gaia.–Iruñeko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza.

6. gaia.–Alde Zaharrera sartzeko eta bertan zirkulatzeko arau erregulatzaileak.

7. gaia.–201/2002 Foru Dekretua, ikuskizun publiko eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duena.

8. gaia.–Protokoloa, animaliekin (txakur eta katuekin salbu) bide publikoan jarduteko moduaz.

9. gaia.–Protokoloa, etxeko animaliekin (txakur eta katuekin) jarduteko moduaz.

10. gaia.–Protokoloa, kale-zurrutaren kontrol-jarduketetarako.

11. gaia.–Protokoloa, aisialdi-lokalekin loturiko jarduketetarako.

12. gaia.–Protokoloa, audio- eta bideo-grabazioetarako sarbidearen gainekoa.

Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa

Polizia Judizialeko Brigada. Herritarren Arreta Bulegoko Taldea eta Ikerketako Taldea.

1. gaia.–Polizia judiziala.

2. gaia.–Biktimendako argibideak eta babesa.

3. gaia.–Atxilotzea eta eskubideen berri ematea.

4. gaia.–Atxilotu gabeko ikertuari bere eskubideen berri ematea.

5. gaia.–Abokatua izendatzea.

6. gaia.–Senitartekoei eta bulego kontsularrari jakinaraztea.

7. gaia.–Azterketa medikoa.

8. gaia.–Habeas corpus.

9. gaia.–Ikuskapen tekniko-okularra.

10. gaia.–Sartzea eta miatzea.

11. gaia.–Informazio-biltegiratze masiboko gailuen miaketa eta informatika-ekipamenduen gaineko urruneko miaketak.

12. gaia.–Pertsonak miatzea.

13. gaia.–Argazki bidezko identifikazioa.

14. gaia.–Taldeko identifikazio-saioa.

15. gaia.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta jarraipen- eta kokapen-gailuak erabiltzea.

16. gaia.–Telekomunikazioak intertzeptatzea.

17. gaia.–Esku-hartze postal eta telegrafikoa.

18. gaia.–Zirkulazio edo entrega zelatatua.

19. gaia.–Gauzen bilketa (zaintza-katea).

20. gaia.–Egile ezagunik gabeko atestatuak.

21. gaia.–Txosten-eginbidea.

22. gaia.–Lekukoen babesa.

23. gaia.–Prozedura Kriminalaren Legearen 420. artikulua aplikatzearen ondoriozko atxilotzea.

24. gaia.–Zigor-kodea: ondarearen aurkako delituak.

25. gaia.–Zigor-kodea: osasunaren aurkako delituak.

26. gaia.–Zigor-kodea: pertsonen aurkako delituak.

27. gaia.–Zigor-kodea: sexu-askatasunaren aurkako delituak.

28. gaia.–Polizia-agiriak eta -txostenak erredaktatzea. Polizia-hizkuntza.

29. gaia.–Delinkuentzia informatikoa.

Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa

Gizarte Babes eta Laguntzako Brigada. Emakumeak, Adingabeak eta Pertsona Nagusiak Babesteko Taldea eta Genero-indarkeria eta Aniztasuna Kudeatzeko Lantaldea.

1. gaia.–Polizia judiziala.

2. gaia.–Biktimendako argibideak eta babesa.

3. gaia.–Atxilotzea eta eskubideen berri ematea.

4. gaia.–Atxilotu gabeko ikertuari bere eskubideen berri ematea.

5. gaia.–Abokatua izendatzea.

6. gaia.–Senitartekoei eta bulego kontsularrari jakinaraztea.

7. gaia.–Azterketa medikoa.

8. gaia.–Habeas corpus.

9. gaia.–Ikuskapen tekniko-okularra.

10. gaia.–Sartzea eta miatzea.

11. gaia.–Informazio-biltegiratze masiboko gailuen miaketa eta informatika-ekipamenduen gaineko urruneko miaketak.

12. gaia.–Pertsonak miatzea.

13. gaia.–Argazki bidezko identifikazioa.

14. gaia.–Taldeko identifikazio-saioa.

15. gaia.–Komunikazioak grabatzea, irudiak hartzea eta jarraipen-eta kokapen-gailuak erabiltzea.

16. gaia.–Telekomunikazioak intertzeptatzea.

17. gaia.–Gauzen bilketa (zaintza-katea).

18. gaia.–Egile ezagunik gabeko atestatuak.

19. gaia.–Txosten-eginbidea.

20. gaia.–Lekukoen babesa.

21. gaia.–Prozedura Kriminalaren Legearen 420. artikulua aplikatzearen ondoriozko atxilotzea.

22. gaia.–Zigor-kodea: sexu-askatasunaren aurkako delituak.

23. gaia.–Zigor-kodea: familia-harremanen aurkako delituak.

24. gaia.–Zigor-kodea: pertsonen aurkako delituak.

25. gaia.–Adingabeak: poliziako jarduketa-protokoloa adingabeekin jarduteko moduaz, Estatuko Segurtasun Idazkaritzaren 1/2017 Instrukzioaren arabera.

26. gaia.–VIOGEN datu-basea: funtzionamendu-eskuliburua. Poliziak arrisku-maila baloratzeko, biktimen segurtasuna kudeatzeko eta kasuen jarraipena VIOGEN sistemaren bidez egiteko protokoloa, Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren 4/2019 Instrukzioari jarraikiz.

27. gaia.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko Babesa emateko Neurriak arautzen dituena.

28. gaia.–Polizia-agiriak eta -txostenak erredaktatzea. Polizia-hizkuntza.

29. gaia.–Delinkuentzia informatikoa.

Bide Segurtasuneko Arloa

Bide Mugikortasuneko Brigada. Bide Plangintzako Taldea.

1. gaia.–Hiri-mugikortasuneko planak:

–Zirkulazioa baretzea.

–Aparkatze-politikak.

–Bizikletak hirian.

–Ziklobideak.

2. gaia.–Iruñeko Mugikortasun-plana (HMJP).

3. gaia.–Bide Segurtasuneko Plan Zuzentzailea. Herritarren Segurtasuneko Alorra.

4. gaia.–Bide Plangintzako Taldea.

5. gaia.–Abiaduraren kontrola:

–Abiadura, istripu-tasan errepikatzen den faktorea.

–Abiadura eta harrapaketak.

–Geratze-tartea abiaduraren arabera.

–Abiaduraren efektu negatiboak ingurumenean.

–Araudi aplikagarria.

–Teknologia berriak, aukera berriak.

6. gaia.–Iruñeko Alde Zaharrera sartzeko eta bertan zirkulatzeko arau erregulatzaileak.

7. gaia.–Iruñeko Udalaren prozedura-eskuliburua: Edukiontziak paratzea.

8. gaia.–Seinaleen katalogoa:

–Seinaleen sailkapena.

–Sarrera-debekuen seinaleak.

–Debeku- edo murrizketa-seinaleak.

–Argibide orokorren seinaleak.

Bide Mugikortasuneko Brigada. Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea.

1. gaia.–Bide-segurtasuneko prozesua: Bide-segurtasuneko Hezkuntzako azpiprozesua.

2. gaia.–Komunikazioa hezkuntza-esparruan:

–Komunikazioa hobetzeko proposamenak.

–Entzute aktiboa.

–Komunikaziorako trebetasunak bideratze-jardunaren ikuspegitik.

–Feedbacka ematea eta jasotzea.

3. gaia.–Metodologia didaktikoa.

4. gaia.–IKTen eragina irakaskuntzan.

5. gaia.–Prestakuntza-saio baten planifikazioa.

6. gaia.–Irakatsitako gaitegiko zenbait eduki:

–Bide-segurtasuneko Hezkuntza Haur Hezkuntzan.

–Bide-segurtasuneko Hezkuntza Lehen Hezkuntzan.

–Bide-segurtasuneko Hezkuntza Bigarren Hezkuntzan.

–Arriskuak Interneten eta sare sozialetan.

–Sare sozialetako jardunbide egokien gomendioen dekalogoa.

–Eskola-jazarpena.

–Sextortsioa Facebooken.

–Adingabeak, hertsapena eta sexu-estortsioa.

Bide Segurtasuneko Arloa

Zirkulazioko Brigada. Atestatu Taldea.

–Pc-03 Bide-segurtasuneko Prozedura:

1. gaia.–03-00-01 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, alkohola edanda gidatzen dutenekin jarduteko.

2. gaia.–03-00-02 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa, gorputzean drogaren presentzia duten gidariekin jarduteko.

–03-02 Azpiprozesua-Atestatuak:

3. gaia.–03-02-01 prozedura, zirkulazio-istripuetarako protokoloa.

4. gaia.–03-02-03 prozedura, jarduketa-protokoloa baldin eta gidariak puntu guztiak galdu dituelako gidabaimena iraungita badu, ez badu gidabaimenik edo erabaki judizial baten ondorioz kendu bazaio.

5. gaia.–03-02-04 prozedura, ausarkeriaz edo heriotza eraginez gidatzen dutenekin jarduteko protokoloa.

6. gaia.–03-02-05 prozedura, poliziaren jarduketa-protokoloa alkohola eta abusu-drogak detektatzeko probak egiteari uko egitearen delitua egiten dutenekin jarduteko.

7. gaia.–03-02-06 prozedura, poliziaren jarduketa -protokoloa zirkulaziorako arrisku larria sortzearen delitua egiten dutenekin jarduteko.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa

Zaintzako Brigada. Erakunde Segurtasuneko Taldea.

1. gaia.–Babesa. Babes-sistema baten funtzioak. Segurtasun-zerbitzu baten planifikazioa.

2. gaia.–Segurtasun Iraunkorreko Plana. Babes estatikoa. Babes dinamikoa. Kontrazaintzako lantaldea. Larrialdi plana.

3. gaia.–4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa.

4. gaia.–50. zirkularra, atentatu terroristetarako Jarduketa Plana.

Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa

Hurbiltasuneko Brigada. Komunitate Poliziako Taldea.

1. gaia.–Zentro komunitarioen erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

2. gaia.–Udal Antolaketari buruzko Dekretua. AL DAL 21-JUN-19 (11/AL) zuzentzeko eginbidea.

3. gaia.–Komunitate Poliziako Taldearen eginkizunak (RCC 29-MAR-17 (1/CC)).

4. gaia.–Zentro komunitarioen zerrenda DAL 09-MAY-19 (1/DC).

5. gaia.–Ospitaleen zerrenda.

6. gaia.–Auzo-unitateen zerrenda.

7. gaia.–Komunitate Poliziari buruzko eskuliburua.

–Giza eskubideen printzipioak.

–Definizioak.

–Komunitate Poliziaren lau dimentsioak.

–Aniztasuna.

–Nola diseinatu kultura anitzeko hirietarako polizia-eredu bat.

–Intolerantziaren eta diskriminazioaren biktimen tratamendua.

8. gaia.–4/2020 Instrukzioa, Estatuko Segurtasun Idazkaritzarena, "gorroto-delituen eta diskriminazioari buruzko lege-arauak urratzen dituzten jarreren aurrean Segurtasun-indar eta -kidegoek jarraitu beharreko jarduketa-protokoloa" gaurkotzen duena. Jarduketa Protokoloa 2020ko uztailean berraztertutako edizioarena da.

9. gaia.–Pcr-02-00-34 prozedura, gorroto-gertakarien kudeaketa.

Iruñean, 2023ko otsailaren 1ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2303076