49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2022-2023 kirol denboraldian goi mailako kategorietan federatutako taldeak dituzten kirol klubei. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 677946.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz ezarritakoarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsultatzen ahal da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/677946).

Helburua eta xedea:

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea goi mailako kategorietan federatuta dauden taldeei laguntzeko, 2022-2023 denboraldian lehiaketa-jarduerak egiten badituzte kirol errendimenduko xedez, eta 2022-2023 denboraldirako diruz lagundutako kirol eskola badute.

Eskatzaileen betebeharrak:

–Dirulaguntza jaso ahal izanen dute kirol klubek, baldin eta 2022-2023 denboraldian beren kirol eskolak garatzeko dirulaguntza deialdian onartuak izan eta Eguesibarko Udalean goi mailako kategorietan eta kirol errendimenduko xedez lehiatzen diren talde federatuak badituzte, eta baldintza hauek betetzen badituzte: ez edukitzea lankidetza hitzarmen bat, zerbitzuen kontratazio bat edo bestelako kontratu edo konpromisorik Eguesibarko Udalarekin finantzatu nahi den proiektuari dagokionez, eta ez jasotzea Eguesibarko Udalaren beste arloren batetik dirulaguntzarik jarduera horretarako.

Laguntzak eskatzen dituzten kirol klubek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

–Egoitza soziala eta fiskala Eguesibarren izatea, eta jarduera bertan egitea, herritarrei zuzendurik.

–Kirol eskola bat antolatzen eta kudeatzen duen kirol klub bat izatea, Eguesibarren aritzea eta Udalak diruz lagunduta egotea dagokion udal deialdiaren bitartez.

–Talde-kiroletako gazteen eta/edo kadeteen kategorietan fitxa eduki ahal izatea kasuan kasuko eskolako ikasleen %80k gutxienez, betiere ibarreko herritar gisa inskribatuta eta ibarrean erroldatuta badaude, eta kategoria horretara borondatez pasatu nahi badute.

–Kirol errendimenduko xedea duten lehiaketa federatuko jarduerak egin izana 2022-2023 denboraldian.

–Eskabidea aurkezten den egunean legez eratuta egotea eta Nafarroako Gobernuko Kirol Elkarteen Erregistroan eta Eguesibarkoan alta emanda.

–Diruz lagundu nahi den jarduera Eguesibarko Udalaren beste hitzarmen batzuen edo beste deialdi publiko batzuen bidez finantzatua ez izatea.

–Eguesibarko Udalak erabakitako kirol sistema errespetatzea eta indarra duen araudia betetzea.

–Bere baliabideekin edo besterenekin (Udalaren dirulaguntzak ez direnekin) finantzatzea gauzatutako aurrekontuaren %40 gutxienez.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2303235