49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. sektoreko URI-1 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 16ko 2023-0105 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezia, 1. sektoreko URI-1 unitatean, Azkoiengo Udalak sustatuta.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2023ko otsailaren 20an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2302855