49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

22-02479 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honekin lotutakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko

Interesdunei dei egiten zaie ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, 22-02479 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoan, zeina jarri baitzuen María Luz Sanzek, "Cermi Navarra"ren izenean eta hura ordezkatuz, San Adrian, Azagra, Andosilla eta Carcarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariaren azaroaren 17ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, San Adrianen.

San Adrianen, 2023ko otsailaren 23an–Mankomunitateko burua, María Rosario Andráiz Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2303188