49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2023an autoenplegua sustatzeko laguntzena. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 677838.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz ezarritakoarekin Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan; haren testu osoa kontsultatzen ahal da Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/677838).

–Helburua eta xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bidez ekonomia-jarduera sustatzeko Eguesibarren.

Laguntza hauek aplikatzeko, diruz lagungarriak diren ekintzak gauzatu beharko dira 2022ko urriaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitartean.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, langile autonomoek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Eguesibarren erroldaturik egotea gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, eta erroldaturik segitzea laguntzaren justifikazioak dirauen denbora guztian.

b) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan langabezian eta enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea jarduera hasten duen unean.

c) Langile autonomo gisa lan egiten hasi eta alta ematea Eguesibarren ekonomia-jardueren gaineko zergan eta Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide berezian.

d) Deialdiak fakturazioari buruz ezartzen dituen baldintzak betetzea.

e) Egunean izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak. Horretarako behar diren ziurtagiriak aurkeztuko dituzte (Foru Ogasuna eta Gizarte Segurantza). Ofizioz egiaztatuko dira Eguesibarko Udalarekiko zerga betebeharrak.

f) Jarduerak alta emanda egon beharko du Eguesibarko ekonomia-jardueren gidan, eta eguneratuta iraun. Laguntza eskatu aurretik egon beharko dute alta emanda.

g) Eskaera egin aurretik, Tokiko Garapenerako Arloak elkarrizketa eginen die jardueraren titularrei, eta hartan azaldu beharko dituzte egin nahi dutenaren nondik norakoak.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, autonomo gisa lanean hasi eta biharamunetik hasita. Eskabidea epez kanpo aurkeztuz gero, ukatu eginen da dirulaguntza. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31n amaituko da.

Deialdi honen kargura erantzunen zaie 2022ko urriaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitartean izandako altei dagozkien eskaerei.

Deialdiaren onespenaren data dela-eta, aurkezteko epearen baldintza betetzen ez duten eskabideak ere onartuko dira, baldin eta deialdiaren gainerako baldintzak betetzen badituzte. Kasu horietan, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da kontatzen eskabideak aurkezteko bi hilabeteko epea.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2303167