49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, Valdefoz parajean. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2023ko otsailaren 20an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat, aldaketa egiteko Ledeako Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, Valdefoz parajean. Loperena-Portillo Arquitectos SLk sustatu du, ukitutako eremuaren jabeen enkarguz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ledean, 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2302981