49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

41/2023 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, herrietako 2023ko jaiegunak aldatzen dituena.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 789/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2023ko jaiegunak zehaztu ziren, hots, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.

Ebazpen horren eranskinean, Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren.

Ebazpena 2022ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren (abenduaren 20koan), ikusi da akatsak egin direla zenbait herritako jaiegunak zehaztean.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean segitzen baitu irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, kontuan harturik herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoela, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten.

EBAZTEN DUT:

1.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 789/2022 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2023ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri zituen. Aldaketa honen ondorioz, eranskinean herri hauentzat adierazitako jaiegunen ordez honako hauek ezartzen dira:

Allo, uztailaren 24a.

Oibar, maiatzaren 8a.

Aria, azaroaren 30a.

Auritz, abenduaren 5a.

Eulate, ekainaren 30a.

Garralda, abenduaren 27a.

Otsagabia, abenduaren 26a.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko otsailaren 21ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2302979