49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

22-2476 gora jotzeko errekurtsoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuekin lotuta

22-2476 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa jarri da, Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 2an hartutako erabakiaren kontra, honekin loturik: deialdi baten onespena, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Honako hau argitaratzen da, eta espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, aipatutako erabakian xedatutakoa betez, eta bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –aipatutako foru legeak hizpide du Nafarroako toki administrazioa–).

Atarrabian, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2302852