49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 1ean hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita proiektu honetako abelbideen existentzia, proiektuan bertan azaltzen diren zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak izanik: alde batetik, Ameskoabarrengo, Lokiz mendilerroko, Villamayor de Monjardíngo, 30. eta 31. fazerietako, Barbaringo, Metautengo eta Allingo abelbideen inbentarioa eta mugarrien sailkapena eta ordezpena egitea, eta bestetik, inbentarioa egitea eta mugarriak ordeztea CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbideko tarte batzuetan, 5. iraganbidean eta Mendilerrotik PPE-Ebroko Iraganbide Nagusira doazen adarretan eta CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea eta PPE-Ebroko Iraganbide Nagusia lotzeko adarrean Azkoienen eta CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea eta PPE-Ebroko Iraganbide Nagusia lotzeko adarrean Andosillan, Nafarroako Foru Komunitatean.

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren arabera, Ingurumeneko, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako Departamentuak bere gain hartuko ditu Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak Ekonomia eta Ogasun Departamentuari esleitutako ahalmen eta botereak. Nafarroako Gobernuaren egitura eguneratu denez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio lan hauek egiteko eskumena: alde batetik, Ameskoabarrengo, Lokiz mendilerroko, Villamayor de Monjardíngo, 30. eta 31. fazerietako, Barbaringo, Metautengo eta Allingo abelbideen inbentarioa eta mugarrien sailkapena eta ordezpena egitea, eta bestetik, inbentarioa egitea eta mugarriak ordeztea CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbideko tarte batzuetan, 5. iraganbidean eta Mendilerrotik PPE-Ebroko Iraganbide Nagusira doazen adarretan eta CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea eta PPE-Ebroko Iraganbide Nagusia lotzeko adarrean Azkoienen eta CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea eta PPE-Ebroko Iraganbide Nagusia lotzeko adarrean Andosillan,

19/1997 Foru Legearen arabera, abelbideen sailkapena da "adierazpen izaerako egintza administratibo bat, zeinaren bidez zehazten baitira abelbide bakoitzaren existentzia, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak"; mugaketa da "egintza administratibo bat, zeinaren bidez zehazten baitira abelbideen mugak, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera"; eta mugarriztatzea da "prozedura administratibo bat, zeinaren bidez zehazten eta modu iraunkorrean seinalatzen baitira abelbideen mugak, tokian berean".

Aipatutako udal mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko lana beharrezkoa da, aldez aurretik, bide horiek errekuperatzeko, eta helburua da Nafarroako abelbideei balioa ematea, eragin onuragarria izan dezaten lurralde antolamenduan eta landa ingurunearen garapenean. Administrazio prozesuaren tramiteak bete ondoren, lana jendaurrean jartzea barne, 4 alegazio aurkeztu ziren, eta horiek behar bezala baloratu dira, txostena egin da eta erantzuna eman zaie, eta halaxe jaso da espedientean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Deklaratzea proiektu honetako abelbideen eta haiei loturiko lekuen existentzia, proiektuan bertan azaltzen diren zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak izanik: alde batetik, Ameskoabarrengo, Lokiz mendilerroko, Villamayor de Monjardíngo, 30. eta 31. fazerietako, Barbaringo, Metautengo eta Allingo abelbideen inbentarioa eta mugarrien sailkapena eta ordezpena egitea, eta bestetik, inbentarioa egitea eta mugarriak ordeztea CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbideko tarte batzuetan, 5. iraganbidean eta Mendilerrotik PPE-Ebroko Iraganbide Nagusira doazen adarretan eta CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea eta PPE-Ebroko Iraganbide Nagusia lotzeko adarrean Azkoienen eta CRMA-Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea eta PPE-Ebroko Iraganbide Nagusia lotzeko adarrean Andosillan, Nafarroako Foru Komunitatean. Erantsitako planoetan zehaztuta daude ibilbideak. Hona hemen udalerriz udalerri:

–Allín: 47. iraganbidea (P-47), 48. iraganbidea (P-48), Ganuzako portuko adarra (RPG).

–Ameskoabarrena: 47. iraganbidea (P-47) eta 48. iraganbidea (P-48).

–Andosilla: CRMA-PPE lotura-adarra.

–30. fazeria, Samendieta: ez dago abelbiderik.

–31. fazeria: 10. adarra (R-10).

–Barbarin: udalerri honetan jadanik sailkatuta zegoen 10. adarraren (R-10) trazadura baino ez da aldatzen.

–Metauten: 47. iraganbidea (P-47), Ramiro adarra (RR) eta Ganuzako portuko adarra (RPG).

–Azkoien: Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbideko tarte batzuk, 5. iraganbidea, Mendilerrotik PPEra doazen adarrak eta CRMA-PPEa lotzeko adarrak.

–Lokiz mendilerroa: 49. iraganbidea (P-49) eta 49bis iraganbidea (P-49bis), Ramiro adarra (RR) eta Ganuzako portuko adarra (RPG).

–Villamayor de Monjardín: 10. adarra (R-10) eta Urbiola adarra (RU).

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igortzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Allingo, Ameskoabarrengo, Andosillako, Barbaringo, Metautengo, Azkoiengo eta Villamayor de Monjardíngo udalei, eta Samendieta 30. fazeriako beste toki entitateei (Barbaringo eta Lukingo udalei), 31. fazeriako toki entitateei (Barbaringo eta Olexoako udalei) eta Lokizko mendilerroko beste toki entitateei, eta aditzera ematea erabaki horren kontra, zeinak ez baitu administrazio bidea agortzen, honako errekurtso hauetako bat jartzen ahalko dutela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Espedientean interesa duten administrazio publikoek bigarren errekurtso mota hori jartzen ahal dute bakarrik.

Erabaki hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera zenbatuko dira epeak.

Iruñean, 2023ko martxoaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2303663