49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

31E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana eta akatsen zuzenketa egitekoa Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak urtarrilaren 11n emaniko 10E/2023 Ebazpenean, zeinaren bidez agintzen baitzen Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatzeko Colegio Profesional de Logopedas de Navarra / Nafarroako Logopedak eta haren Gobernu Batzarra.

Akats bat hauteman zen erregistro zenbakia esleitzerakoan –ez baitzen ageri esleituriko zenbakia– eta aldaturiko estatutuetan, ez baitzeuden jasota ebazpenean.

Akats material bat denez, egokia da hura zuzentzea, bat eginez horrela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta baliaturik, orobat, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalak,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 11ko 10E/2023 Ebazpenean jasotako akatsak. Hala, "1. Inskribatzea Colegio Profesional de Logopedas de Navarra / Nafarroako Logopedak Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, dagokion erregistro zenbakia esleituta" dioen tokian, hau esan beharko luke: "1. Inskribatzea Colegio Profesional de Logopedas de Navarra / Nafarroako Logopeden Elkargoa Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, 28. erregistro zenbakia esleituta". Era berean,

"ERANSKINA

ESTATUTOS DEL LOGOPEDAS DE NAVARRA / NAFARROAKO LOGOPEDAK" dioen tokian,

Hau behar du:

"ERANSKINA

COLEGIO DE LOGOPEDAS DE NAVARRA / NAFARROAKO LOGOPEDEN ELKARGOAREN ESTATUTUAK"

Estatutos del Colegio Profesional de Logopedas de Navarra / Nafarroako Logopeden Elkargoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2302297