49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

10E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez agintzen baita Nafarroako Logopeden Lanbide Elkargoa eta haren gobernu batzordea inskribatzeko Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, baita haren estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere.

2022ko ekainaren 17an, Nafarroako Logopeden Lanbide Elkargoaren eskabidea aurkeztu zen erregistroan, bertan inskribatua izateko.

Dagoen dokumentazioa eta aplikatzekoa den araudia aztertu ondoren, egiaztatzen da elkargoa, haren gobernu batzordea eta elkargoa gidatuko duten estatutuak inskribatzeko honako hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legea, hura garatzeko Erregelamendua, abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuak onetsia, eta Nafarroako Logopeden Elkargoa sortzen duen otsailaren 9ko 3/2022 Foru Legea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluaren bidez eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuari jarraikiz emandako ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Logopeden Lanbide Elkargoa inskribatzea Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, dagokion erregistro zenbakiarekin.

2. Agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela ebazpen hau eta haren eranskina. Eranskin horretan Nafarroako Logopeden Elkargoaren estatutuak daude.

3. Inskribatzea Elkargoaren lehen gobernu batzordea. Hauek dira kideak:

Lehendakaria: Itxaso Badell Lizarraga andrea.

Lehendakariordea: Ester Cerezo Fernández andrea.

Diruzaina: M.ª Teresa Iturri Villanueva andrea.

Batzordekidea: M.ª Dolores García Castro andrea.

Batzordekidea: María Renedo Bahillo andrea.

Batzordekidea: Irene de la Fuente Robles andrea.

Batzordekidea: Izaskun Ríos Hidalgo andrea.

Batzordekidea: Águeda Rico Rodríguez andrea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Logopeden Lanbide Elkargoari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. Artikuluarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 11n.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Joseba Asiain Albisu.

ERANSKINA

NAFARROAKO LOGOPEDEN ELKARGOAREN ESTATUTUAK

Iragarkiaren kodea: F2302296