49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

8/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean despopulazio-arriskuan dauden udalerrien zerrenda onesten duena.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 1. artikuluak departamentu honi esleitzen dio despopulazioaren aurkako estrategia kudeatzeko eskumena.

Bestalde, 8. artikuluak ahalmena ematen dio Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari Nafarroako Foru Komunitateko erronka demografikoaren eta despopulazioaren aurkako estrategiarekin zerikusia duten neurriak aztertu, koordinatu, proposatu eta izapidetzeko.

Erronka demografikoa eta despopulazioa modu integralean bideratu behar dira. Eraldaketak behar dituzte, ekintza publikoaren hainbat eremutan. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak gai horiei buruzko ekimenak garatu eta gauzatzen ditu.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuari atxikitako Toki Informazioaren eta Despopulazioaren aurkako Borrokarako Estrategiaren Atalak azterlan bat burutu du, honela deitzen dena: "Nafarroan Despopulatzeko Arriskuan dauden Eremuen Mapa. Nafarroako despopulazioaren zonifikazioa eta kategorizazioa". Web atarian argitaratu da (https://administracionlocal.navarra.es/areas/Despoblacion-MapaNavarra/default.aspx), eta bertan, Nafarroako Foru Komunitateko udalerriak 0, 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. motetan sailkatu dira, duten despopulazio-arriskuaren arabera.

Aurreko mota horien sailkapena parametro hauetan oinarritzen da: 0 mota, despopulazio-arriskurik gabeko udalerriak; 1. mota, despopulazio-arrisku muturrekoan dauden udalerriak, 8 biz/km² edo gutxiagoko biztanleria-dentsitatearekin; 2. mota, despopulazio-arrisku bizian dauden udalerriak, 12,5 biz/km² edo gutxiagoko eta 8 biz/km² baino gehiagoko biztanleria-dentsitatearekin; 3. mota, despopulazio-arrisku esanguratsuan dauden udalerriak, 25 biz/km² edo gutxiagoko eta 12,5 biz/km² baino gehiagoko biztanleria-dentsitatearekin; 4. mota, gainbehera bizia duten udalerriak, 25 biz/km² baino gehiagoko biztanleria-dentsitatearekin eta 1989 eta 2019 arteko hogeita hamar urteetan %15eko edo gehiagoko biztanleria-murrizketarekin; 5. mota, gainbehera moderatua duten udalerriak, 25 biz/km² baino gehiagoko biztanleria-dentsitatearekin eta 1989 eta 2019 arteko hogeita hamar urteetan %15etik beherako biztanleria-murrizketarekin; 6. mota, udalerri kalteberak, 200 biztanletik beherako biztanleguneak dituztenak, biztanle asko galtzeko joera dutenak eta udalerriaren bideragarritasun-arriskua dutenak, mende honetan (2000-2019) biztanleria garbia galdu dutenak edo despopulazio-arriskuan dauden udalerrien artean daudenak, biztanleria-hazkunde nabarmenik gabe. Era berean, trakzio udalerriaren kategoria ezarri da. Udalerri hori, aipatutako motetako batekoa izanik, erreferentzia da inguruko udalerrientzat zerbitzuak emateko orduan, eta bere jarduketa-eremuko udalerrien despopulazio-arriskuari dagokionez, joera-aldaketa lideratzen du.

Azterlan horrek zehazten duenez, 1., 2., 3., 4. eta 5. motetan sailkatutako udalerriak despopulazio-arriskuan daude.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 36/2022 Foru Legeak, bosgarren artikuluan, hitzaurrearekin lotuta, ezartzen du du despopulazio-arriskuan dauden udalerriak Lurralde Kohesiorako Departamentuko kontseilariaren foru agindu bidez ezarritakoak izanen direla.

Beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan beharrezkoa da despopulazio-arriskuan dauden udalerrien zerrenda bat edukitzea, aipatutako foru legean aurreikusitako ondorioetarako.

Foru agindu hau Toki Araubideko Foru Batzordeari jakinaraziko zaio horretarako egiten den lehen bilkuran.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. eta 56. artikuluen bidez eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 1. artikuluren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean despopulazio-arriskuan dauden udalerrien zerrenda onestea, foru agindu honen I. eranskinean jasotakoa.

2. Haren aplikazioa ezartzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 36/2022 Foru Legea indarrean jartzen denetik aurrerako ondorioekin.

3. Foru agindu hau igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea administrazio publikoek haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko otsailaren 15ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

I. ERANSKINA

Despopulazio-arriskuan dauden Nafarroako Foru Komunitateko udalerrien zerrenda

CMUN

UDALERRIA

DESPOPULAZIO-ARRISKU MOTA

DESPOPULAZIO-ARRISKKU MOTAREN DESKRIBAPENA

3

Abaurregaina

1

Muturreko arriskua

4

Abaurrepea

1

Muturreko arriskua

8

Aguilar Kodes

1

Muturreko arriskua

17

Anue

1

Muturreko arriskua

28

Artzibar

1

Muturreko arriskua

33

Aria

1

Muturreko arriskua

34

Aribe

1

Muturreko arriskua

35

Armañantzas

1

Muturreko arriskua

43

Azuelo

1

Muturreko arriskua

46

Barbarin

1

Muturreko arriskua

137

Beintza-Labaien

1

Muturreko arriskua

59

Burgi

1

Muturreko arriskua

61

Busto (El)

1

Muturreko arriskua

63

Cabredo

1

Muturreko arriskua

71

Gazteluberri

1

Muturreko arriskua

79

Desoio

1

Muturreko arriskua

90

Eratsun

1

Muturreko arriskua

92

Erro

1

Muturreko arriskua

94

Eslaba

1

Muturreko arriskua

95

Espartza Zaraitzu

1

Muturreko arriskua

99

Etaiu

1

Muturreko arriskua

102

Ezkurra

1

Muturreko arriskua

103

Ezporogi

1

Muturreko arriskua

110

Galipentzu

1

Muturreko arriskua

111

Galoze

1

Muturreko arriskua

112

Garaioa

1

Muturreko arriskua

113

Garde

1

Muturreko arriskua

117

Goizueta

1

Muturreko arriskua

118

Goñi

1

Muturreko arriskua

119

Gorza

1

Muturreko arriskua

120

Gesalatz

1

Muturreko arriskua

121

Girgillao

1

Muturreko arriskua

256

Hiriberri

1

Muturreko arriskua

124

Ibargoiti

1

Muturreko arriskua

128

Izaba

1

Muturreko arriskua

132

Itzagaondoa

1

Muturreko arriskua

133

Itzaltzu

1

Muturreko arriskua

134

Jaurrieta

1

Muturreko arriskua

135

Xabier

1

Muturreko arriskua

139

Lana

1

Muturreko arriskua

141

Lapoblación

1

Muturreko arriskua

146

Leatxe

1

Muturreko arriskua

150

Leotz

1

Muturreko arriskua

151

Lerga

1

Muturreko arriskua

156

Lizoainibar-Arriasgoiti

1

Muturreko arriskua

158

Longida

1

Muturreko arriskua

248

Luzaide

1

Muturreko arriskua

162

Marañón

1

Muturreko arriskua

175

Mues

1

Muturreko arriskua

181

Nabaskoze

1

Muturreko arriskua

182

Nazar

1

Muturreko arriskua

185

Otsagabia

1

Muturreko arriskua

192

Oloritz

1

Muturreko arriskua

195

Orbaizeta

1

Muturreko arriskua

196

Orbara

1

Muturreko arriskua

198

Orontze

1

Muturreko arriskua

199

Orotz-Betelu

1

Muturreko arriskua

211

Orreaga

1

Muturreko arriskua

203

Petilla Aragoi

1

Muturreko arriskua

204

Piedramillera

1

Muturreko arriskua

209

Erromantzatua

1

Muturreko arriskua

210

Erronkari

1

Muturreko arriskua

214

Jaitz

1

Muturreko arriskua

217

San Martin Unx

1

Muturreko arriskua

219

Santsol

1

Muturreko arriskua

222

Sartze

1

Muturreko arriskua

229

Tirapu

1

Muturreko arriskua

230

Torralba del Río

1

Muturreko arriskua

235

Uxue

1

Muturreko arriskua

237

Untzitibar

1

Muturreko arriskua

238

Untzue

1

Muturreko arriskua

241

Urraulgoiti

1

Muturreko arriskua

242

Urraulbeiti

1

Muturreko arriskua

245

Urzainki

1

Muturreko arriskua

247

Uztarroze

1

Muturreko arriskua

252

Bidankoze

1

Muturreko arriskua

24

Arano

2

Arrisku bizia

26

Aras

2

Arrisku bizia

30

Arellano

2

Arrisku bizia

40

Atetz

2

Arrisku bizia

58

Auritz

2

Arrisku bizia

47

Bargota

2

Arrisku bizia

49

Basaburua

2

Arrisku bizia

69

Kaseda

2

Arrisku bizia

74

Zirauki

2

Arrisku bizia

91

Ergoiena

2

Arrisku bizia

96

Esprontzeda

2

Arrisku bizia

93

Ezkaroze

2

Arrisku bizia

115

Garralda

2

Arrisku bizia

116

Genevilla

2

Arrisku bizia

126

Imotz

2

Arrisku bizia

140

Lantz

2

Arrisku bizia

143

Larragoa

2

Arrisku bizia

144

Larraun

2

Arrisku bizia

145

Elizagorria

2

Arrisku bizia

154

Lezaun

2

Arrisku bizia

166

Mendaza

2

Arrisku bizia

178

Murillo el Cuende

2

Arrisku bizia

190

Olexoa

2

Arrisku bizia

197

Orisoain

2

Arrisku bizia

205

Pitillas

2

Arrisku bizia

212

Zare

2

Arrisku bizia

225

Sorlada

2

Arrisku bizia

231

Torres del Río

2

Arrisku bizia

194

Ollaran

2

Arrisku bizia

255

Villamayor de Monjardín

2

Arrisku bizia

265

Zuñiga

2

Arrisku bizia

1

Abaigar

3

Arrisku esanguratsua

5

Aberin

3

Arrisku esanguratsua

9

Oibar

3

Arrisku esanguratsua

13

Ameskoabarrena

3

Arrisku esanguratsua

20

Araitz

3

Arrisku esanguratsua

25

Arakil

3

Arrisku esanguratsua

21

Aranaratxe

3

Arrisku esanguratsua

22

Arantza

3

Arrisku esanguratsua

29

Arcos (Los)

3

Arrisku esanguratsua

31

Areso

3

Arrisku esanguratsua

36

Arroitz

3

Arrisku esanguratsua

37

Arruazu

3

Arrisku esanguratsua

50

Baztan

3

Arrisku esanguratsua

51

Beire

3

Arrisku esanguratsua

54

Bertizarana

3

Arrisku esanguratsua

80

Deikaztelu

3

Arrisku esanguratsua

82

Etxalar

3

Arrisku esanguratsua

104

Faltzes

3

Arrisku esanguratsua

125

Iguzkitza

3

Arrisku esanguratsua

148

Legaria

3

Arrisku esanguratsua

152

Lerin

3

Arrisku esanguratsua

155

Ledea

3

Arrisku esanguratsua

159

Irunberri

3

Arrisku esanguratsua

160

Lukin

3

Arrisku esanguratsua

168

Metauten

3

Arrisku esanguratsua

170

Mirafuentes

3

Arrisku esanguratsua

171

Miranda Arga

3

Arrisku esanguratsua

174

Morentin

3

Arrisku esanguratsua

179

Murillo el Fruto

3

Arrisku esanguratsua

184

Oko

3

Arrisku esanguratsua

187

Oiz

3

Arrisku esanguratsua

200

Oteitza

3

Arrisku esanguratsua

213

Saldias

3

Arrisku esanguratsua

224

Sesma

3

Arrisku esanguratsua

123

Uharte Arakil

3

Arrisku esanguratsua

244

Urroz

3

Arrisku esanguratsua

260

Deierri

3

Arrisku esanguratsua

261

Esa

3

Arrisku esanguratsua

73

Ziordia

3

Arrisku esanguratsua

263

Zubieta

3

Arrisku esanguratsua

12

Allo

4

Gainbehera bizia

53

Berbintzana

4

Gainbehera bizia

66

Cárcar

4

Gainbehera bizia

100

Eulate

4

Gainbehera bizia

164

Mélida

4

Gainbehera bizia

189

Olazti

4

Gainbehera bizia

220

Santakara

4

Gainbehera bizia

239

Urdazubi

4

Gainbehera bizia

264

Zugarramurdi

4

Gainbehera bizia

32

Arguedas

5

Gainbehera moderatua

38

Artaxoa

5

Gainbehera moderatua

44

Bakaiku

5

Gainbehera moderatua

57

Buñuel

5

Gainbehera moderatua

62

Cabanillas

5

Gainbehera moderatua

67

Zarrakaztelu

5

Gainbehera moderatua

78

Cortes

5

Gainbehera moderatua

105

Fitero

5

Gainbehera moderatua

149

Leitza

5

Gainbehera moderatua

153

Lesaka

5

Gainbehera moderatua

165

Mendabia

5

Gainbehera moderatua

173

Monteagudo

5

Gainbehera moderatua

180

Muruzabal

5

Gainbehera moderatua

223

Sartaguda

5

Gainbehera moderatua

226

Sunbilla

5

Gainbehera moderatua

228

Tebas-Muru Artederreta

5

Gainbehera moderatua

240

Urdiain

5

Gainbehera moderatua

249

Valtierra

5

Gainbehera moderatua

Oharrak:

1. CMUN Nastatek argitaratzen duen Nafarroako Izendegiko udalerri-kodea da.

2. Despopulazio-arrisku mota (1etik 5era) despopulazio-arrisku motaren deskribapen honi dagokio:

DESPOPULAZIO-ARRISKU MOTA

DESPOPULAZIO-ARRISKKU MOTAREN DESKRIBAPENA

1

Muturreko arriskua

2

Arrisku bizia

3

Arrisku esanguratsua

4

Gainbehera bizia

5

Gainbehera moderatua

Iragarkiaren kodea: F2302801