49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika irakasle lanpostuan, fagot espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2023ko otsailaren 28an emandako ebazpenaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika eskola bereziko irakasle lanpostuan, fagot espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdi honen oinarriak eskura daude www.pamplona.es webgunean.

Iruñean, 2023ko otsailaren 28an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, María Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2303448