49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 1ean hartua, Energyloop SAk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

2022ko abenduaren 27an, Energyloop SAk eskatu du foru intereseko inbertsio deklara dadila "Haize-sorgailuen palak birziklatzeko planta industriala" izeneko inbertsio proiektua, Cortesen, Nafarroan, egin asmo dena.

Industria Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatuta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Energyloop SAk sustaturik Cortesen egin asmo den inbertsio proiektua, "Haize-sorgailuen palak birziklatzeko planta industriala" izenekoa, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Energyloop SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2303659