49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Honako proiektu honek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: "Bizikletetarako eta mugikortasun pertsonaleko beste ibilgailu batzuetarako plataforma (bidegorria), Eguesibarrerako". Jendaurrean jartzea

Eguesibarko Udalak, 2023ko otsailaren 7an egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, xedapen zatian honela dioena:

1. Honako proiektu hau onestea: "Bizikletetarako eta mugikortasun pertsonaleko beste ibilgailu batzuetarako plataforma (bidegorria), Eguesibarrerako", Cima Ingenieros enpresak prestatua. Orobat, hasiera ematea desjabetze-espedienteari, desjabetzearen onuraduna Eguesibarko Udala izanik, eta hasiera batez onestea proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda. Erabaki honen bukaeran ezarri da zerrenda hori.

2. Aitortzea eta deklaratzea onura publikoa dutela aipatutako proiektuak eta exekutatzeko obrak, inplizituki jada bai baitute, eta proiektu horretan sartutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra dagoela, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

3. Proiektua, aipatutako zerrenda eta erabaki hau jendaurrean edukitzea 15 egunean, argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean zabalkunde gehien duten egunkarietako batean, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten proiektu horrek ukitzen dituela uste duten guztiek.

4. Erabaki hau jakinaraztea eransten den zerrendan dauden titular ukituei.

BIZIKLETETARAKO ETA MUGIKORTASUN PERTSONALEKO BESTE IBILGAILU BATZUETARAKO PLATAFORMA (BIDEGORRIA), EGUESIBARRERAKO

Ukitutako ondasun eta eskubideak

POLIGONO
ZENBAKIA

LURZATIAREN ETA AZPIL.
ZBK.

TITULARRA

ONDASUNAREN/ERABILERAREN IZAERA

LURZATIAREN AZALERA, GUZTIRA
(m²)

BEHIN BETIKO OKUPATUKO DEN AZALERA, DESJABETU BEHARREKOA
(m²)

ALDI BATERAKO OKUPATUKO DEN AZALERA
(m²)

14

201A

Óscar Ricardo Goñi Zunzarren

Landa-lurra/Alorra

487,77

231,07

0,00

14

323A

Jesús Busto Azplicueta eta María Teresa Busto Azpilicueta

Landa-lurra/Alorra

824,35

533,00

0,00

14

324A

Inversiones Flomar Pamplona SL

Landa-lurra/Alorra

3.038,77

483,55

0,00

14

347A

Construcciones Juan Bautista Flores SA

Landa-lurra/Alorra

1.216,83

149,13

0,00

13

1242A

Gorraizko merkataritza-guneko jabeen erkidegoa

Hirikoa/Lurzorua

1.440,11

149,05

0,00

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko otsailaren 7an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2302844