49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1128., 1129., 1130. eta 1131. lurzatietan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2023ko otsailaren 9ko 2022-0701 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, 2. poligonoko 1128., 1129., 1130. eta 1131. lurzatietan, honako hauei buruzkoak: lerrokadurak aldatzea, goiko solairuei dagokienez eta eraikinean egin daitezkeen barneko garaierei dagokienez. Sociedad Navarra de Garantíak sustatu du. (2051/2022 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Uharten, 2023ko otsailaren 17an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2302814