49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, musika-taldeak sustatzeko 2023ko "entsegu-bonuak" izeneko dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko. Laburpena

DDBN (Identif.): 677198.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke

(https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/677198).

Deialdi honen xedea da laguntza-sistema bat ezartzea, deialdi honetan ezarritako baldintza eta betekizunak betetzen dituzten Iruñeko musika-talde/bakarlari gazteek entseatzeko baldintza akustiko eta ekipamendu tekniko onenak dituen lokal bat izan dezaten errazteko, bidenabar sustaturik gazte-elkartegintza eta profesionalki aurrera egiteko aukera ematen duen talde-aisiako jarduera baten garapena.

Iruñean, 2023ko otsailaren 20an.–Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorreko zinegotzi orrdezkaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2302863