49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia aldatzea Bizkarreta-Gerendiaingo UE-8 unitatean. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2023ko otsailaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zion Sonia Reyk eta Asier Auban Errok sustatutako Erroibarko Udal Planaren aldaketa puntualari, Bizkarreta-Gerendiaingo UE-8 exekuzio unitatearen zehaztapen xehatuak aldatzeko xedez.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta dagozkion alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen.

Erroibarren, 2023ko otsailaren 23an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2303274