49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zufiako 94. lurzatian. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2023ko otsailaren 17ko 5. Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Zufiako 94. lurzatirako, Alen Andueza teknikariak prestatutako agiriari jarraituz, Ainhoa Díaz Osések sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Metautenen, 2023ko otsailaren 22an.–Alkatea, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2303075