49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Aldaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Alkatetzaren 2022-0706 Ebazpenaren bidez, onetsi zen aldi baterako enplegua egonkortzeko Uharteko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez Enplegu Publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legea (2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an).

0000459/2022 prozedura arruntaren epai judizialean, auzitegiak aitortzen du auzi-jartzailearekin duen harremana lan-kontratudun finkoarena dela, lan-publikoaren eskaintzako lanpostu bati dagokionez: 40.12 - zerbitzu anitzetako (lorezaintza) enplegatua.

Bestalde, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpen batean (Lehen Atala, 2141 zenbakiduna), auzitegiak honako hau ebazten du: "baiestea gora jotzeko errekurtsoa, eta deuseztatzea Uharteko Udalak onetsiriko lan publikoaren eskaintzan sar dadin... administrari-ofizialaren lanpostu bat, C maila... ... Plantilla organikoa: 50.2".

Aipatu diren epaiek ukituriko lanpostuak aztertu ondoren, eta errekurtsorik jarri ez zaienez, ebazten dugu aldatzea aldi baterako enplegua egonkortzeko Uharteko Udalaren lan publikoaren eskaintza, honela:

1. Aurreko epaietan xedaturikoa betez, ebazten dut aldatzea aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barneko lan publikoaren eskaintza. Hari dagozkion deialdiak argitaratu ziren 253. aldizkari ofizialean, abenduaren 19an. Horrenbestez, eskaintzatik kentzen dira administrari-ofizialaren 50.2 lanpostua eta zerbitzu anitzetako (lorezaintza) enplegatuaren 40.12 lanpostua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Berri ematea ebazpen honek ukitzen dituen izangaiei.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Uharten, 2023ko otsailaren 16an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2302974