49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen esku uztea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenak, Ilarregiko Kontzejuari dagokionez

Ultzamako Udalak, 2023ko otsailaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoak aldeko botoa emanik:

ERABAKIA:

–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen esku uztea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenak, Ilarregiko Kontzejuari dagokienez, honako baldintza hauen arabera:

  • Eskuordetza modu iraunkorrean eginen da, eta ondorioak sortuko ditu 2023ko maiatzaren 1ean.
  • Eskuordetzaren edukia, norainokoa eta baldintzak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuetan adierazitakoak dira; estatutuok 2011ko otsailaren 9an onetsi, eta 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 18an.
  • Horretarako, Ultzamako Udalak zerbitzua emateko behar diren baliabide ekonomikoak eta materialak emanen dizkio Mankomunitateari, hori guztia bat etorrita estatutu horiekin eta Mankomunitateko organoek modu baliozkoan hartzen dituzten erabakien edukiarekin.

–Horrenbestez, erabaki da Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitatea subroga dadin orain arte Ultzamako Udalaren esku zeuden eskubide eta betebehar guztietan, Ilarregiko mugartean edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenak gauzatzeari dagokionez.

–Erabaki hau igortzea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari, Odieta eta Anueko Udalei, Ilarregiko Kontzejuari eta NILSA enpresa publikoari.

–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz apirilaren 2ko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2303180