49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 1988. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko otsailaren 20ko 319/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa bat Altsasuko 3. poligonoko 1988. lurzatian, Felipe Lecea fundazioak sustatua eta Luis María Marcos Claver arkitektoak idatzia.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Altsasun, 2023ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2302891