49. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

2023ko ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2022ko azaroaren 22an egin ohiko batzar orokorrean, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea aldaketa ordenantza fiskal honetan: Jurramendiko Mankomunitateak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituena, eta ordenantza fiskala, hondakinak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.

Erabaki hori 2022ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an. Jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean entitatearen Idazkaritzan, eta inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu. Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritakoaren arabera, behin betiko onetsirik gelditu dira eta bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lizarran, 2023ko urtarrilaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

ORDENANTZA FISKALA, JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEAK UR BANAKETA ETA SANEAMENDUA EMATEKO ETA ZERBITZU EGITEKO 2023KO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua.

Ordenantza fiskal hau ezartzen da babes harturik Nafarroako toki-erakundeen ahalmenak –hain zuzen ere, toki-erakundeei aplikatzekoa zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenak– eta haiekin bat.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua.

Ordenantza honen xede diren tasek oinarri dituzte edateko uraren hornidura zerbitzua eta uren saneamendu zerbitzua, bai eta horiekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak ere.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 10.c artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio-eremua

3. artikulua.

Jurramendiko Mankomunitatea osatzen duten udalerri eta kontzejuen mugarteko lurralde guztian aplikatuko da ordenantza hau, baldin eta uraren ziklo integralaren kudeaketaren eskumenak hari eskualdatu badizkiote.

Aipatutako lur eremuez gain, ordenantza hau aplikatuko zaie Mankomunitateak egin eta ordenantza honek arautzen dituen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiei, zerbitzua non egiten den kontuan hartu gabe.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua.

Honako hauek ekartzen dute zerga-egitatea, tasa bakoitzerako:

a) Eskura izatea edateko uraren hornidura zerbitzua eta mantentzea, hau da, hornidura zer lekutarako kontratatu zen, edateko ura berehalakoan hantxe izateko aukera.

b) Saneamenduaren zerbitzua eskura izatea eta mantentzea, hau da, hornitutako leku batean hondakin edo soberakin urak berehala husteko aukera, Mankomunitatearen saneamendu sarearen bitartez.

Saneamenduko zerbitzua eskura izanik, hargune bat baino gehiago duten finketan, hondakin urak husteko zenbat hargune dauden bada hainbat zerga-egitate sortuko dira.

c) Mankomunitateak edateko ematen duen ura erabili eta eskura izatea. Tasa hau aldatzen ahal da, uraren erabileren edo xedeen arabera.

Tasa horrek errekargu berezien ezarpena ekartzen ahalko du:

c.1) Gainpresio edo bulkada errekargua.

Errekargu hori aplikatuko zaie hornidura zerbitzua egonkortasunez, erregulartasunez eta presio egokiarekin emateko instalazio publikoetan ponpa gehigarriak behar dituzten erabiltzaileei, haien finkak biltontzi erregulatzailea baino kota altuagoan daudelako edo harekiko altuera ez delako nahikoa presio egokia bermatu ahal izateko.

d) Edateko urez hornitzeko zerbitzuan sarrera ematea. Horren barrenean daude eskatutako emaria jasotzeko instalazio egokiak aurretiaz dituen leku bati edateko ur horniduraren zerbitzua ematen hasteko kontratu jarduketa guztiak, administratiboak zein materialak. Egitate horren barrenean honelako aldaketak izaten ahal dira:

d.1) Mugarik gabeko eperako eskatutako hornidura.

d.2) Epe zehatz baterako eskatutako hornidura.

d.3) Noizean behin eta puntualki eskatutako hornidura (gehienez ere 15 egun).

e) Hornidurako baldintzen aldaketa. Egitate honen barrenean daude lehenagotik altan dagoen hornidura baten baldintzak aldatzeko behar diren kontratu jarduketa guztiak, administratiboak zein materialak. Egitate horren barrenean honelako aldaketak izaten ahal dira:

e.1) Eskatutako emariaren aldaketa. Ondorioz, neurri handiagoko kontagailuaren ordez txikiagoa jarriko da edo alderantziz.

e.2) Horniduraren titulartasunaren aldaketa, dohain bidezko eskualdeketengatik, edo jabekidetza edo irabazpidezko sozietatea desegiteagatik.

e.3) Horniduraren titulartasunaren aldaketa, erabiltzailearen Erregelamenduan ezarritako edozein arrazoirengatik, aurreko apartatuan adierazten ez bada ere.

f) Edateko uraren eta saneamenduko uraren zerbitzurako hargunea edo lotunea egitea.

Eskatzailearen kontura izanen da hargunea egitea eta haren kostua. Mankomunitateak ematen duen zerbitzua, tasa honen zerga-egitatea sortzen duena, hauxe izanen da: hargunea egiteko gainbegiratze teknikoa eta etxebizitzek zein lokalek zerbitzua izateko Mankomunitateak inbertsio orokorretan egin beharreko konpentsazioa.

g) Hondatutako kontagailuak konpontzea, erabiltzailearen kontura. Horren barrenean daude erabiltzailearena den kontagailu hondatua jaso, konpondu eta berriz jartzeko egin beharreko jarduketak.

h) Erabiltzaileak eskatutako ikuskatze lanak. Horren barrenean daude Mankomunitateak, abonatuak hala eskatuta, egin beharreko ikuskatze lan guztiak, hala nola kontagailuen funtzionamendua egiaztatzea, kontagailuen irakurketak, ustez oker egindakoak eta gisako jarduketak, ikuskatu ondotik egiaztatzen bada erabiltzaileak ez duela behar bezainbat arrazoirik izan ikuskatze lana eskatzeko.

i) Mantentze-lanetako taldeek edo administrazio edo obretako langileek egindako joan-etorriak, honako kasu hauetan:

i.1) Joan-etorria egiten denean erabiltzaile batek hala eskatuta, partikularraren instalazioari dagozkion matxurak konpontzeko.

i.2) Interesdunaren eskaerak sortua denean, sare orokorretik hornidura mozteko, instalazio partikularretan obrak edo konponketak egiteko xedeaz.

i.3) Interesdunak eskatuta edo ofizioz egiten denean, erabiltzaile bati hornidura mozteko, Mankomunitatearekiko beharkizunak ez betetzeagatik.

j) Ikuskatze lanak, egiten direnak egiaztatzeko ea betetzen ote diren zerbitzuaren erregelamenduko eta ordenantza teknikoetako arauak, horiek urratzen direnean.

k) Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarea eskura izatea eta mantentzea, hau da, instalazio horien bitartez ur hornidura berehala izateko aukera:

k.1) Noizbehinka edo modu puntualean eskura izatea.

k.2) Eskuragarritasun etengabea.

l) Uraren egiazko kontsumoa, Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarearen bitartez.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera beharturik diren subjektu pasiboen izaera izanen dute, zergadun gisa, pertsona fisikoek eta juridikoek, eta entitateek, baldin eta zergapeko egintza izaten ahal diren unitate ekonomiko edo ondare banatua osatzen badute, nahiz eta izaera juridikorik ez izan; ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jarduketen onura erreal edo potentzialak jasotzen badituzte edo ukitzen badituzte.

1. Zehazki, honako hauek dira ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak:

a) a), b), c) eta i-3 apartatuetan ezarritako tasetarako, abonu polizaren edo lotunearen titular gisa agertzen den erabiltzailea.

b) d), e), f), g), h), i.1 eta i.2, k.1, k.2 eta l) apartatuetan ezarritako tasetarako, zerbitzuaren eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) j) apartatuak aipatzen dituen jarduketetarako, arau-haustea egin edo horren onura ateratzen duen pertsona natural edo juridikoak izanen du ordaindu beharra.

2. 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluari jarraikiz, zerbitzuaren xedeko finka edo higiezinaren jabea da zergadunaren ordezkoa. Jabeak, hala badagokio, kuotak onuradunari jasanarazten ahalko dizkio.

Arrazoi bategatik edo besteagatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

Testu honen 4. artikuluko zerrendan aipatutako zerga-egitateetan, hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:

a) Testu honen 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: edateko uraren hodietan paratutako kontagailuaren diametroa.

b) Testu honen 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: saneatutako lekuak aldi berean Mankomunitatearen edateko uraren hornidura badu, edateko uraren hodietan jarritako kontagailuaren diametroa izanen da zerga-oinarria.

Saneamenduko zerbitzua eskura izanik, hargune bat baino gehiago duten finketan, hargune bakoitzari bereiz aplikatuko zaio zerga-oinarria.

c) Testu honen 4. artikuluaren c) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako uraren metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagailurik ez bada edo hondaturik badago, aurreko bi urteetan kontagailuak erregistratutako datuak estrapolatuz neurtu eta zenbatespena eginez.

Aitzinetik aipatu zenbatespena ezin bada egin ez dagoelako daturik estrapolaziorako, metro kubiko kontsumituak kalkulatuko dira arlo horretan indarrean dagoen legediak ezarritako prozeduren bidez.

d) 4. artikuluaren d) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako:

d.1) Behin betiko altaren kuota, jarri beharreko kontagailuren diametroaren araberakoa.

d.2) Behin-behineko altaren kuota.

Behin-behineko kuota, lau hilean behingoa.

d.3) Altagatik eta aldi bategatik kuota bakarra (hazbetearen ¾-ko hodia izanen da hargunearen muga).

e) 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako:

e.1) Kontagailuaren aldaketa.

Dagokion altaren kuotaren zenbatekoaren aldea.

e.2) Behar diren lanen kostua.

e.3) Zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

f) 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: etxebizitza edo lokal bakoitza hornidura edo saneamendu zerbitzuari lotzeko kuota, baldin banaka erabili edo aprobetxatzeko modukoa bada.

g) 4. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

h) 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

i) 4. artikuluaren i) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: zerbitzua egiteko behar diren lanen kostua.

k) 4. artikuluaren k) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: instalazioak erabiltzeko eskatzen den denbora-tartea.

l) 4. artikuluaren l) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, kontagailuaren bidez neurtua edo, kontagailurik ez bada, interesdunarekin ados jarrita zenbatetsi direnak.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua.

7.1. Tasa bakoitzari dagokion tributu kuota kalkulatzeko, honako tarifa hauek aplikatuko zaizkie aurreko artikuluan agertzen diren zerga-oinarriei:

a) 6. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota finkoa sorraraziko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

EURO/LAUHILEKOA

13 arte

10,02

20 arte

26,10

25 arte

37,93

30 arte

61,93

40 arte

110,18

50 arte

172,16

65 arte

288,27

80 arte

440,82

100 arte

688,85

125 arte

1.074,93

150 arte

1.288,80

1. Kontuan izan gabe ura zertarako erabiltzen den, salbu eta suteen zerbitzua bada, halakoetan kontagailuaren neurriari edo, kontagailurik ez badago, hodiaren diametroari dagokion tarifaren %10 izanen baita tarifa, baldin eta 49 milimetro baino txikiagoa bada, handiagoa izanez gero tarifa orokorraren %20 izanen baita.

b) 6. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota finkoa sortuko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

EUROAK/LAUHILEKOA

13 arte

8,91

20 arte

21,09

25 arte

32,95

30 arte

47,45

40 arte

84,36

50 arte

131,80

65 arte

222,75

80 arte

337,42

100 arte

527,22

125 arte

658,75

150 arte

790,50

Kontuan hartu gabe hustutako ura zertan erabili den.

Saneamenduko zerbitzua eskura izanik, hargune bat baino gehiago duten finketan, zerga-egitate kopuruarekin biderkatuko dute tarifa.

c) 6. artikuluaren c) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota aldakorra sortuko baitu:

–A.1 tarifa: Hornidura kontratatuak etxeko kontuetan erabiltzeko, baita udal eta kontzejuetan ere, herriko etxeetan eta gainerako udal zerbitzu publikoetan, ongintza zentroetan eta ikastetxeetan: 0,3378 euro/metro kubikoa.

–A.2 tarifa: Hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko. Kontzeptu honetan sartzen dira industriak, bulegoak, lantokiak, aisiarako finketako ureztatze eta apaintze lanetarako hornidura, militarren eraikinak, obrak, haztegiak, bizigarritasun agiririk ez duten eraikinetarako hornidurak eta orokorrean beste tarifa batean zehaztu gabeko jarduera edo erabilerak: 0,5230 euro, metro kubiko kontsumituko.

–A.3 tarifa: Hornidura kontratatuak, udal eta kontzejuei dagozkienak, udal erabilera publikoko kirol instalazioetan erabiltzeko: 0,2268 euro/metro kubiko kontsumitua.

–A.4 tarifa: Ureztaketarako edo suteetarako ahoak direnean: 0,5230 euro/metro kubikoa.

–A.5 tarifa: Udal eta kontzejuen erabilera iturri publikoetan eta apaingarri publikorako ureztatze lanetan: 0,1721 euro/metro kubikoa.

–A.6 tarifa: Ur ihesei dagozkien kontsumoak: 0,2122 euro metro kubiko bakoitzeko.

–A.7 tarifa: Mankomunitatean sartu gabe dauden udal eta kontzejuei zuzenean egindako hornidurak: 0,3062 euro/metro kubikoa.

Instalazio partikularretan gertatzen diren ur-ihes ezkutuen tarifak.

Ikusten bada instalazio partikular batean badela ur-ihes bat, kontagailuak erregistratu duena, eta ez bada izan interesdunaren axolagabekeria larriagatik edo nahita egina, honako tarifa hauek aplikatuko dira:

Ur-ihesa 100 m³-tik beherakoa bada, ez da aintzat hartuko eta ez da inolako murriztapenik eginen.

Ihesa 100 m³-tik gorakoa eta 300 m³-tik beherakoa bada, eta normalean kontsumitzen den uraren ehuneko 50etik gorako gehikuntza badakar, ur-ihestzat jotzen diren metro kubikoei aplikatu beharreko saneamendu-kanonaren tarifa izanen da Nafarroako hondakin-uren saneamenduari buruzko Foru Legean ezarritakoa, erakunde eskudunek emandako beharrezko administrazio-baimenak dituzten saneamendu-sare publikoetara konektatu gabeko erabiltzaileentzat.

Ur-ihesa, 300 m³-tik gorakoa bada, eta ohiko ur kontsumoaren ehuneko 50etik goitikoa bada, 300dik gora erregistratutako metro kubikoak tarifatuko dira, A.6. tarifa aplikatuz. Ur-ihestzat jotzen diren metro kubiko guztiei aplikatu beharreko saneamendu-kanonaren tarifa aurreko paragrafoan ezarritakoa izanen da.

–Gainpresio edo bulkada errekargua: 0,15 euro metro kubiko bakoitzeko, aplikatu beharreko edozein tarifarako.

d) 6. artikuluaren d) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, zerbitzuko altaren tasa sortuko baitu:

d.1)

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

BEHIN BETIKO ALTARAKO KUOTA (euroak)

13 arte

66,69

20 arte

112,01

25 arte

149,35

30 arte

198,91

40 arte

313,30

50 arte

476,04

65 arte

849,16

80 arte

1.249,74

100 arte

1.901,06

125 arte

2.913,09

Zerbitzuaren xede bakarra su-itzaltze zerbitzua egitea denean, tarifa hori ehuneko 50 murriztuko da oro har aurreikusitakoaren aldean.

d.2)

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

BEHIN BEHINEKO ALTARAKO KUOTA (euroak)

50 arte

47,62

125 arte

91,68

Lauhileko kuota behin-behinekoa, 35,02 euro izanen da, kontagailu mota guztietarako.

d.3)

Etxean erabiltzeko, kuota finkoa 29,87 euro izanen da, eta eskatzen den denboraren arabera handituko da: 7,21 euro aste bakoitzeko; kontagailua ezarriz gero, dagokion zenbatekoa.

Industrian erabiltzeko, kuota finkoa 29,87 euro izanen da, eta eskatzen den denboraren arabera handituko da: 33,99 euro aste bakoitzeko; kontagailua ezarriz gero, dagokion zenbatekoa.

Zenbait onuradunendako hargune bakarra eskatzen denean, tasa bakarra sortuko da, 29,87 eurokoa, haientzat guztientzat. Kontsumo tasa bakoitzari aplikatuko zaio.

e) 6. artikuluaren e) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren baldintzen aldaketaren tasa sortuko baitu:

e.1) Kuota finkoa: 74,16 euro.

Aurreko zenbatekoari kuota aldakor bat gehituko zaio: kontagailu berriaren eta zaharraren arteko behin betiko altaren kuoten arteko aldearen arabera, baldin eta alde hori positiboa bada.

e.2) Tarifaren prezioa 0,0 euro izanen da.

e.3) Zerbitzu hau egiteko administrazio lanen kostua 20,90 euro izanen da.

f) 6. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, zerbitzuko hargune edo lotunearen tasa sortuko baitu:

f.1) Hargune soiletarako (hornidura edo saneamendua): 132,08 euro.

f.2) Hargune bikoitzetarako (hornidura eta saneamendua):

Etxebizitza blokea:

1) Eraikina lotzeagatik, banaketa sareari lotzeko baimena ematen denean, etxebizitza bakoitzeko: 147,86 euro.

2) Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 36,97 euro.

Etxebizitza edo negoziorako lokal bakar baten sustapena eta eraikuntza baldin bada, f-2 tarifa bakarra izanen da: 184,81 euro.

f.3) Negozio-lokal bakoitzaren lotune bakoitza: 184,81 euro.

g) 6. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, erabiltzailearen kontagailuak konpontzeko tasa sortuko baitu:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

ZENBATEKOA (eurotan)

50 arte

65,23

125 arte

243,54

h) 6. artikuluaren h) apartatuan ezarritako zerga-oinarriak tasa sorraraziko du, erabiltzaileak eskatuta alferrikako ikuskapena egiten denekoa: egiaztatu behar den kontagailu motaren arabera, ondoko tarifa aplikatuko da:

KALIBREA (mm)

TARIFA (euroak)

20 arte

81,52

25 - 40 artean

113,52

50 - 65 artean

145,52

65 baino gehiago

200,00

Kontagailuaren irakurketak berrikusten badira tarifa 0 euro izanen da.

i) 6. artikuluaren i) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, joan-etorrien tasa sortzen duen horri: jarduketa hauetan guztietan 29,87 euro kobratuko da joan-etorri bakoitzeko.

j) Uren zerbitzuaren gaineko Erregelamenduan ezarritako zehapenak aplikatuko dira, oro har.

k) 6. artikuluaren k) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, Jurramendiko Mankomunitatearen sute-ahoen sarea eskura izan eta mantentzeko tasa sorraraziko baitu, kontagailu ibiltarien bitartez:

k.1) Hornidura modu puntualean eskura izatea, 5 egun natural baino aldi laburragorako: 30,90 euro.

k.2) Eskuragarritasun iraunkorra (gehienez lau kontagailu ibiltari): 110,180 euro lauhileko bakoitzeko edo 30,90 euro urteko, baldin eta eskaera toki-erakunde mankomunatuek, horien enpresa publikoek edo toki-erakunde horiek kudeatutako zerbitzu publikoen emakida duten enpresa publikoek egiten badute.

l) 6. artikuluko l) apartatuan ezarritako zerga-oinarriari, ur-hartuneen sarearen bidezko ur-kontsumoaren kuota sortuko duenari, A.4 tarifa aplikatuko zaio, erabilera publikoa denean izan ezik, kasu horretan A.5 tarifa aplikatuko baita.

7.2. Tarifa berezia, diru premia handia duten zerbitzuaren erabiltzaileendako.

Artikulu honetan zerrendatzen diren uraren ziklo integraleko zerbitzuak emateari aplikatu beharreko tarifei dagokien kuota osoa, oro har aplikatu beharreko kuotari ehuneko 50 aplikatzetik ateratzen den kopuruaren baliokidea izanen da, baldin erabiltzaileak honako baldintza hauek betetzen baditu:

a) Tarifa ordaintzera beharturik dagoena izatea Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuak emandako Errenta Bermatuaren onuradun edo 65 urtetik gorakoentzako kotizazio gabeko pentsioa edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duena.

b) Tarifa ordaintzera beharturik dagoenak txosten bat aurkeztu behar du, kasuan kasuko Gizarte Ongizateko zerbitzu publikoek emana, frogatzeko eskatzaileak betetzen dituela Errenta Bermatuaren onuradun izateko ezartzen diren baldintza ekonomikoak, hura benetan jasotzen ez badu ere, eskubidea agorturik izateagatik edo hura aitortzeke edukitzeagatik.

c) Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintzetako zenbait bete izanik ere, urteko kopurua Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa bider 1,25 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik, familia-unitatea izanik odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa. Halaber, pentsioa edo prestazioa eman baino lehen ez bada diru-sarreren eta ondarearen baloraziorik egin, eskatzailearen higiezinen eta higigarrien ondareak ez ditu gaindituko Errenta Bermatua arautzen duen 15/2016 Foru Legean ezarritako zenbatekoak.

d) Nolanahi ere, tarifa berezi horren onuraduna kontratuaren titularra izanen da, edo bestela haren senarra edo emaztea, edo erregistratuko bikoteko kidea, eta familia-unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. Onuradunak, kasu guztietan, zerbitzuaren xedeko etxebizitzan egon behar du erroldaturik.

Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera, Mankomunitateak ezarritako ereduaren araberakoa.

2. a) edo b) eta d) apartatuetan ezarritako betebeharrak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

Tarifa hori, behin onetsita, kasuan kasuko urte naturalean izanen da aplikagarri, eta ezin izanen du ondoriorik sortu eskatzen den lauhileko naturalean baino lehenago. Tarifa bereziaren aintzatespena automatikoki luzatuko da lau hilabeteko epetan, ordenantza honetan ezarritako erregulazioa aldatzen ez den bitartean. Jurramendiko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. artikulua.

Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

9. artikulua.

Ateratzen den tributu-kuotaren gainean legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, horiek ezartzen duten maneran eta halabereko baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Fidantzak

10. artikulua.

Mankomunitateak ordenantza honetako 4. artikuluko d) edo e) apartatuetan definitzen diren zerbitzuetako bat egiten duenean, fidantza galdatuko dio zerbitzua eskatzen duenari, zerbitzuan baja eman aurreko aldian Mankomunitatearekin izan ditzakeen zerga betebeharrei aurre egin ahal izateko.

Dagokion tasa ordainarazten den unean eta agirian berean galdatuko da fidantza hori.

Kontagailuaren kalibrearen araberakoa izanen da fidantzaren zenbatekoa, taula honi jarraikiz:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA (mm)

FIDANTZA (eurotan)

13 arte

salbuetsia

50 arte

65,00

125 arte

240,00

4. artikuluko e.1. apartatuan bildutako kasuak izanez gero, fidantzan dagokion aldea galdatuko da. Denbora zehatz baterako hornidurak izanez gero, sei hilabete bitarte, fidantzaren zenbatekoa 100 eurokoa izanen da.

X. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua.

Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen edo hobari bakarrak.

XI. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

12. artikulua.

Kontrakoa frogatu ezean, ezarrita eta abian dagoen kontagailu sail guztia Mankomunitatearena dela usteko da.

Hidranteen sare publikoaren eskuragarritasun puntuala eta iraunkorra zerbitzu hori eskatzen duen mankomunitateak eskaintzen dizkion neurketa-ekipoen bitartez gauzatu beharko da (kontagailu ibiltariak). Eskatzaile bakoitzari gehienez lau unitate emanen zaizkio.

Aurreko paragrafoan ezarritako kasuan izan ezik, kontagailuak enpresa hornitzaileko langileek instalatuko dituzte, eta haien jabetzakoak izanen dira, salbu eta kontratuaren titularrak kontagailu propioa instalatu nahi duela adierazten badu; kasu horretan, administrazio eskudunak homologatu beharko du. Zuzenbideak onartzen dituen frogabide guztiez baliatzen ahalko da erabiltzailea, kontagailuaren gainean bere jabetza eskubidea agerian uzteko.

13. artikulua.

Finka baterako hornidura eta saneamendu zerbitzuak batera kontratatuta dituzten erabiltzaileei tarifa bakarrean biltzen ahalko zaizkie bi kontzeptuak, ordainagiria errazte aldera. Horren ondoriozko tarifa izanen da 7. artikuluko a) eta b) apartatuetan ezarritako kuota finkoen batura.

XII. KAPITULUA

Tasen sortzapena

14. artikulua.

1. 4. artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak sortuko dira urte natural bakoitzeko lehen egunean eta zergaldiak urte naturala hartuko du, salbu eta zerbitzua jasotzen hasi edo uzten den kasuetan, horrelakoetan kuota hainbanatu eginen baita.

2. 4. artikuluaren c) eta l) apartatuetan ezarritako tasak ur kontsumoa egiten den unean sortuko dira.

3. 4. artikuluaren d), e), f) eta k) apartatuetan ezarritako tasak sortuko dira zerbitzua emateko eskabide ofiziala egiten den unetik.

4. 4. artikuluaren g), h), i) eta j) apartatuetan jasotako tasen kasuan, zerbitzua egiten den unean sortuko dira.

XIII. KAPITULUA

Ordainarazpena

15. artikulua.

Ordenantza honetan ezarritako tasak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluaren a), b) eta c) apartatuetan ezarritako tasak, lauhilekoetan ordainaraziko dira; salbu eta abonatuaren kontsumoa edo arrisku egoera dela-eta enpresak uste badu horrek bihilekoetan ordaindu behar duela, eta hala izanen da, betiere, urtean 1.000 m³ baino gehiago kontsumituko dituela kalkulatzen denean. a) eta b) apartatuetan aipatzen diren tasak aldez aurretik ordainduko dira.

2. 4. artikuluko d), e), f), g), h) eta i) apartatuetan ezarritako tasak sortzapenaren unean ordainaraziko dira.

Aitzinekoa ukatu gabe ere, ez da ordainaraziko d), e), f), g) eta h) apartatuetan ezarritako tasa, Mankomunitateak ez baditu ematen eskatzen zaizkion zerbitzuak, eskabidea egiten denetik hasi eta 7 eguneko epean, baldin eta atzerapenaren errua enpresa hornitzaileari egozten ahal bazaio eta ez eskatzaileari.

3. k) eta l) apartatuetan ezarritako tasak sortzen diren unean ordainaraziko dira eta eskatutako une edo aldi bakoitzean egindako kontsumoaren likidazioa egin ondoren.

4. Mankomunitateak deusezta ditzake eta ez ordainarazi ordenantza honetan ezarritako tasak, baldin likidaziotik ateratzen den zenbatekoa hain baxua izanik, ez badu errentagarri egiten haien kobrantza. Ondorio horietarako, zenbateko nagusiko 3 eurokoa izanen da erreferentzia-balioa.

XIV. KAPITULUA

Diru-bilketa

16. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan ezartzen denaren arabera, ordenantza honen 4. artikuluaren a), b) eta c) apartatuetan ezarritako tasak aplikatzeagatik ateratzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabekotzat" hartuko dira.

2. Ordenantza honetako 4. artikuluaren a) eta b) apartatuetan ezarritako kuotei dagozkien tributu-zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira:

–Lauhileko bakoitzari dagozkionak, urteko lauhileko natural bakoitzaren lehenengo egunean.

3. Ordenantza honen 4. artikuluaren c) apartatuan ezarritako tasei dagozkien tributu-zorrak isilbidez jakinarazitzat joko dira:

–Urteko lauhileko natural bakoitzean zehar sortzen direnak: urteko hurrengo lauhileko naturaleko lehenengo egunean.

–15.2 artikuluak ukitutako abonatuendako: urteko bihileko natural bakoitzeko lehenengo egunean.

4. Artikulu honetako 2. eta 3. apartatuetan xedatutakoa gorabehera, eta borondatezko epean errekargurik gabe ordaindu ahal izateko 30 egun balioduneko epea bermatze aldera, horretarako eskubidea baitute subjektu pasiboek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 88. artikuluaren arabera, d), e), f), g), i), k) eta l) apartatuetan ezarritako tasen ondoriozko tributu-zorrak zerbitzuaren eskatzaileari jakinaraziko zaizkio, tasaren likidazioa jasoko duen agiri baten bidez.

Hortik aitzina, ordenantza honetan bildutako "jakinarazpenik gabeko" tasetan bezala, 30 egun balioduneko epea hasiko da borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko.

4. artikuluaren d), e), f) eta j) apartatuetan jasotako tasen kasuan, zerbitzua eskatzen den unean eginen da jakinarazpena.

4. artikuluaren g), h), i), k) eta l) apartatuetan jasotako tasen kasuan, zerbitzua eman ondotik eginen da jakinarazpena.

5. Borondatezko aldian eta errekargurik gabe ordaintzeko aurreko apartatuan adierazitako epea ukatu gabe ere, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Legearen 84. artikuluan xedatutakoaren arabera, ordenantza honen 4. artikuluaren d), e) eta f) apartatuetan jasotako tasen ondoriozko tributu-zorrak, behin zerbitzua eskatu duenari behar bezala jakinarazita, Lege horren 89. artikuluan ezarritako moduan kitatu beharko ditu, Mankomunitatearen Diruzaintzan edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki bulegoetan. Baldintza hori bete gabe ez da emanen eskatutako zerbitzua.

17. artikulua.

Aurreko artikuluan xedatuari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

a) Ehuneko 5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik guztiz ordaindutako zorraren gainean.

b) Ehuneko 10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu-probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean osorik ordaindutako zorraren gainean.

c) Ehuneko 20koa, aurrekoak ordaintzeko inguruabarrak gertatzen ez direnean. Kasu horietan, ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sortutako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, salbu Mankomunitateak baimena ematen badu haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko.

18. artikulua.

Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

a) Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboek, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

b) orren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboen kasuan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan. Kreditu txartelaren bidez ere ordaintzen ahalko da.

XVI. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

19. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan ezarritakoaz gainera, aplikatuko dira Jurramendiko Ur Mankomunitateak ur zerbitzuaren erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.–Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak eskuordeturik.

Bigarrena.–Jurramendiko Mankomunitateak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera subrogatzen dituen kontratuetan, dagokion udalerria atxikitzeagatik, eta azken hamar urteetan egoera bera gertatu den kasu guztietan, ez dira aplikatuko, hornidura eta saneamenduko kuota finkoen likidazioari dagokienez, ordenantza fiskal honetan 20 mm arteko kontagailuendako ezarritako tarifak, baldin eta abonatuak subrogazioaren egunean 15 mm-ko kontagailua lehendik ezarria badu. Kasu horietan 13 mm-ra bitarteko diametroa duten kontagailuendako tarifak aplikatuko dira, kalibrearen murrizketa egitea enpresarentzat teknikoki bideragarria izan arte edo abonatuak hornidura baldintzak aldatzeko eskatu arte.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza hau indarrean jartzen denetik indargabetu egiten dira, eta inolako baliorik eta ondoriorik gabe uzten, maila bereko edo apalagoko xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, ordenantzaren aurkakoak badira.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, ondorio juridiko guztiak dituela, eta une horretatik aurrera hasiko da aplikatzen. Hurrengo ekitaldietarako indarrean jarraituko du, berariaz aldatu edo indargabetu arte.

ORDENANTZA FISKALA, 2023AN HIRI HONDAKINAK BILDU, TRATATU ETA APROBETXATU EDO EZABATZEKO ETA ZERBITZU HORRI LOTURIK DAUDEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua.

Ordenantza fiskal hau ezartzen da babes harturik Nafarroako toki-erakundeen ahalmenak –hain zuzen ere, toki-erakundeei aplikatzekoa zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenak– eta haiekin bat.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua.

Ordenantza honen helburua da tasak ezartzea hondakinak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko zerbitzurako eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jardueretarako. Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 10 c) artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak edo jarduerak egiteko tasena da.

Aurrekoa deusetan galarazi gabe, Jurramendiko Mankomunitateak Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoa eskuordetu du, udal jatorriko hiri hondakinak tratatu, balioztatu eta beharrezkoa bada ezabatzeko eskumena erabil dezan, eta, beraz, Partzuergoak ekitaldi bakoitzerako onesten dituen tasak aplikatuko dira bere lurralde eremuan.

III. KAPITULUA

Aplikazio-eremua

3. artikulua.

Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugarte guztietan aplikatuko da, baldin eta hondakinen zerbitzua baliatzen badute, horretarako eskumena espresuki lagata.

Halaber, hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren barnean ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte, haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua.

Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak eta/edo erabiltzeak dakar zerga-egitatea. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1. Arriskutsuak ez diren etxeko eta merkataritzako hondakinak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo desegiteko nahitaezko zerbitzua eskura izatea edo erabiltzea, hondakin horiek ondoko jatorria izanik:

a) Etxeak

b) Zerbitzuak.

c) Merkataritza.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak.

f) Osasun zentroak.

g) Egoitza zentroak.

h) Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna.

j) Bilketa berezia, edukiontzi trinkotzailearekin.

k) Kutxa irekiarekin egindako bilketa berezia.

l) Hondakindegi kontrolatura traste handiak eta, orokorrean, nahitaezko bilketaren xede izan ez daitezkeen hondakinak botatzea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da osoa eta, beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsu batzuk ere sartzen dira, gisa berekoak badira.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

a) Bilketa zerbitzu berezia, ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpo.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko nahiz juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako entitateak, baldin eta, edozein tituluren bidez, etxebizitzak, lokalak edo establezimenduak okupatu edo erabiltzen badituzte edo bertan bizi badira, eta horietarako egiten edo horien esku jartzen bada nahitaezko zerbitzu orokorra.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 104. artikuluaren arabera, zergadunaren ordezko subjektu pasiboak izanen dira kasuan kasuko udalaren katastro-erregistroan edo aipatutako higiezinen Lurralde Aberastasunaren Erregistroan titular gisa agertzen diren titularrak, zeinek jasanarazi ahalko baitituzte dagozkien onuradunen gaineko kuotak.

2. Borondatezko zerbitzuaren kasuan, pertsona edo erakunde eskatzaileak eta zerbitzuaren xedeko hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboak.

Pertsona fisikoek edo juridikoek ustiategi bat baldin badute edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra eskatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran ondorengo direnei, edozein kontzepturengatik izanik ere ondorengo.

Eskuratzaileak eta eskualdatzaileak solidarioki erantzunen dute dagoen zorraz.

Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

4. artikuluko 1. apartatuan ezarritako zerga-egitateetarako, honako hau da zerga-oinarria, tarifa aplikatzeko, dagokion zuzenketa-indizearekin:

1.A zerga-egitaterako: Bizitegia den edo izan litekeen higiezin-unitatea.

1.B, 1.C, 1.D, 1.E, 1.F eta 1.G zerga-egitateetarako: establezimendu unitatea, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta duena edo, zerga horren pean ez dagoenean edo tasari lotutako jarduera egiten ari delako zantzurik bada, martxan dabilena. Establezimendu unitatea badagoela iritziko zaio katastroko unitatea dagoenean.

1.H, J, K zerga-egitateerako: edukiontzien kopurua, haien edukiera, joan-etorria eta bilketaren maiztasuna.

1.L zerga-egitaterako: botatako elementuen pisua.

4.2 a) artikuluko zerga-egitaterako, bilketaren maiztasuna, desplazamendua eta bildutakoaren tamaina.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua.

7.1. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasak eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

7.2. Premia ekonomiko bereziko egoeran dauden zerbitzuaren erabiltzaileentzako tarifa berezia.

Ordenantza honi lotutako zerbitzuen prestazioari aplikatu beharreko tarifei dagokien kuota osoa oro har aplikatu beharreko kuotari ehuneko 50 aplikatzetik ateratzen den kopuruaren baliokidea izanen da, baldin eta erabiltzaileak honako baldintza hauek betetzen baditu:

a) Tarifa ordaintzera beharturik dagoena izatea Nafarroako Gobernuko Ongizate Departamentuak emandako Errenta Bermatuaren onuradun edo 65 urtetik gorakoentzako kotizazio gabeko pentsioa edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duena.

b) Tarifa ordaintzera beharturik dagoenak txosten bat aurkeztu behar du, kasuan kasuko Gizarte Ongizateko zerbitzu publikoek emana, frogatzeko eskatzaileak betetzen dituela Errenta Bermatuaren onuradun izateko ezartzen diren baldintza ekonomikoak, hura benetan jasotzen ez badu ere, eskubidea agorturik izateagatik edo hura aitortzeke edukitzeagatik.

c) Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintzetako zenbait bete izanik ere, urteko kopurua Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa bider 1,25 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik, familia-unitatea izanik odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa. Halaber, pentsioa edo prestazioa eman baino lehen ez bada diru-sarreren eta ondarearen baloraziorik egin, eskatzailearen higiezinen eta higigarrien ondareak ez ditu gaindituko Errenta Bermatua arautzen duen 15/2016 Foru Legean ezarritako zenbatekoak.

d) Nolanahi ere, tarifa berezi horren onuraduna kontratuaren titularra izanen da, edo bestela haren senarra edo emaztea, edo erregistratuko bikoteko kidea, eta familia-unitatearen ohiko etxebizitzari baizik ez zaio aplikatuko. Onuradunak, kasu guztietan, zerbitzuaren xedeko etxebizitzan egon behar du erroldaturik.

Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera, Mankomunitateak ezarritako ereduaren araberakoa.

2. a) edo b) eta d) apartatuetan ezarritako betebeharrak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

Ondorio horietarako, Mankomunitateak eska diezaioke eskatzaileari aurreko urteko PFEZaren gaineko aitorpena, nahiz eta araudi fiskalak horretara ez behartu.

Tarifa hori, behin onetsita, kasuan kasuko urte naturalean izanen da aplikagarri, eta ezin izanen du ondoriorik sortu eskatzen den lauhileko naturalean baino lehenago. Tarifa bereziaren aintzatespena automatikoki luzatuko da lau hilabeteko epetan, ordenantza honetan ezarritako erregulazioa aldatzen ez den bitartean. Jurramendiko Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

VIII. KAPITULUA

Zerga-kuota

8. artikulua.

Tasa bakoitzari dagokion zerga-kuota kalkulatzeko, zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatuko zaizkio, eta erabilera bakoitzerako zehaztutako kuotaren zati finkoa gehituko zaio.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.

9. artikulua.

Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, lege horiek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak eta hobariak

10. artikulua.

1. Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

2. Bidezkoa izanen da ondoriozko tarifaren ehuneko 50eko hobaria, tasaren xedea den etxebizitza edo lokala zaborrontzitik 500 metro baino gehiagotara dagoenean.

Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

X. KAPITULUA

Sortzapena

11. artikulua.

1. 4.1. artikuluan ezarritako tasak. (a, b, c, d, e, f, g eta h tarifak) urte natural bakoitzeko urtarrilaren lehenetik sortuko dira, salbu eta zerbitzua urte hartan hasi edo bukatzen den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

2. Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako ezarritako tasak zerbitzua ematen denean edo ematen denetik sortuko dira.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua.

Ordenantza honetan araututako tasak honako arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1.–4.1) artikuluko a, b, c, d, e, f, g eta h tarifetan ezarritako tasak, urtero sortuko badira ere, zatika ordainaraziko dira lauhileko edo bihileko bakoitzaren hasieran. Erabilera esklusiboko edukiontziaren eskuragarritasuna dela-eta sortu diren tasak hilero ordaintzen ahalko dira.

2.–Borondatezko zerbitzuengatiko tasak sortzen diren unean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan jasotakoari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak "jakinarazpen gabeko" gisa hartuko dira.

2. 4.1) artikuluaren a, b, c, d, e, f, g eta h tarifetan ezarritako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, ordaindu behar diren lauhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehen egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aurrera, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

3. Gainerako zerbitzu berezi edo borondatezkoetarako ezarritako tasak dagokien zorra jakinarazi ondoan ordainduko dira.

14. artikulua.

Aurreko artikuluan xedatuari jarraikiz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, epe exekutiboan ordaintzen ahalko dira honako errekargu hauekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluarekin bat:

a) Ehuneko 5ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, borondatez ordaintzeko 30 egun balioduneko epea bukatu eta premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso aurretik guztiz ordaindutako zorraren gainean.

b) Ehuneko 10ekoa, eta interesen likidaziorik gabe, premiamendu-probidentzia jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean osorik ordaindutako zorraren gainean.

c) Ehuneko 20koa, aurrekoak ordaintzeko inguruabarrak gertatzen ez direnean. Kasu horietan, borondatez ordaintzeko epea bukatu ondoko egunetik sortutako berandutze-interesak ere ordaindu beharko dira.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, epe exekutiboa hasiko da, salbu Mankomunitateak baimena ematen badu haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko.

15. artikulua.

Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboen kasuan, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz.

b) Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboen kasuetan edo, helbideratuta izan arren, edozein arrazoirengatik zorrak ordaindu gabe geratu zaizkien kasuetan, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edota hark kobratzeko gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko arau eta erregelamenduetan arau-hausteei eta zehapenei buruz xedatutakoa aplikatuko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila berekoak edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Jurramendiko Mankomunitatea kudeatzen duen sozietatearen ardura da ordenantza honen ondoriozko tasak kudeatzea, Mankomunitateak eskuordeturik.

Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean, ondorio juridiko guztiak izanen ditu, eta une horretatik aurrera hasiko da aplikatzen. Hurrengo ekitaldietan indarrean jarraituko du, berariaz aldatu edo indargabetu arte.

ERANSKINA

Tarifak, 4. artikuluko zerga-egitateei dagozkienak (eurotan)

JARDUERA

TARIFA FINKOA

TARIFA ALDAKORRA,

KOEFIZIENTEA X ENPLEGATU EDO EGOILIAR BAKOITZEKO

GEHIENEKO KUOTA

a) ETXEKOA

43,95

Etxekoa: etxebizitzak

Horien parekoak:

Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 150 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak).

Askaldegiak, txokoak eta antzeko lokalak, etxebizitzei erantsita ez badaude

4 logela bitarteko landetxeak

Aisialdiko finkak, 50 m² baino gehiago eraikita dutenak

b) PROFESIONALAK

b.1)

Iturgintza eta elektrizitate arloko instalatzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, jendea hartzeko establezimendurik ez dutenak.

Beste tarifa batean sartu gabeko lanbide liberaletarako lokalak, etxebizitzetarako erabilerarekin bateragarri direnean.

28,75

Langile bakoitzeko,

ehuneko 30

(oinarrizko tarifa: 75,30)

695,50

b.2)

Gestoriak

Agentziak

Kabineteak

Notariotzak

Erregistroak

Bankuak

Ile-apaindegiak eta estetika zentroak

Irabazi-asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak, ostatu publikorik gabeak

Beste lanbide liberal batzuetarako lokalak

Norberaren produktuarendako hotz kamerak

Akademiak, haurtzaindegiak eta prestakuntza zentroak, 200 m² bitarte

Beilatokiak

39,95

MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA JATETXEAK

c.1)

Liburu-dendak

Botikak

Opari dendak

Dolareak eta ardandegiak

Litxarreria dendak

Bitxi dendak-erloju dendak

Estankoak

Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak

Autoak konpondu eta garbitzeko tailerrak

Gasolindegiak

Artisautzako lantegiak

Kristaldegiak

Aroztegiak

Marmoldegiak

Zurgindegiak

Elektrizitate dendak

Edari biltegiak

Bost gelatik zortzi gelara bitarteko hostalak eta ostatu-etxeak

Bost gelatik zortzi gelara bitarteko landetxeak, jatetxerik gabeak

Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak

104,00

Langile bakoitzeko, ehuneko 30 (oinarrizko tarifa: 150,55)

695,50

c.2)

Zapata dendak eta jantzi dendak

Burdindegiak

Drogeriak

Ordezko piezen dendak

Ostatu-etxeak eta aterpetxeak

Komentuak

Zortzi gela baino gehiagoko landetxeak, jatetxerik gabeak

Jatetxerik gabeko aterpeak

Zortzi gela baino gehiagoko hostalak eta ostatu-etxeak.

Mertzeriak

Imprimategiak

Fruta eta barazki biltegiak

Etxetresna elektrikoen eta kiroletarako dendak

Altzari dendak

Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak)

179,26

Langile bakoitzeko,

ehuneko 30

(oinarrizko tarifa: 225,80)

695,50

Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak)

Harategiak

Okindegi dendak, gozo dendak eta horietatik eratorritakoen dendak, prestalekurik gabeak

Bazarrak

c.3)

Arrandegiak.

Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak

Gozo dendak eta okindegiak, prestalekua dutenak

Kontserba lantegiak

329,75

Langile bakoitzeko, ehuneko 50 (oinarrizko tarifa: 376,30)

863,45

c.4)

Supermerkatuak eta autozerbitzuak

harategia, urdaitegia,

barazki dendak edo arrandegia dutenak

(Bakar-bakarrik 150 m²-tik gorako establezimenduak)

329,75

Langile bakoitzeko,

ehuneko 50

(oinarrizko tarifa: 376,30)

4.317,15

c.5)

Jatetxeak

4 gela baino gehiagoko landetxeak, hostalak eta ostatu-etxeak, jatetxea dutenak.

Aterpeak, jantokia/jatetxea dutenak

405,05

Langile bakoitzeko,

ehuneko 50

(oinarrizko tarifa: 450,35)

1.766,75

c.6)

Hotelak, kanpinak.

405,05

Langile bakoitzeko,

ehuneko 50

(oinarrizko tarifa: 450,35)

9.019,45

c.7)

Ostatuak, kafetegiak, biltokiak, elkarte gastronomikoak (urtean 150 m³ ur baino gehiago kontsumitzen dutenak), dantzatokiak, ostatua duten kirol elkarteak, kasinoak eta erretiratuen elkarteak, jendeari zerbitzatzeko kanpoko langileak dituztenean.

311,85

Langile bakoitzeko,

ehuneko 50

(oinarrizko tarifa: 358,35)

1.096,40

d) ZERBITZU PUBLIKOAK

Herriko etxea, kontzeju etxeak, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, kultur etxeak, auzitegiak, erlijio edo gizarte etxeak, kultua edo jarduera egunero dutenak

39,95

Langile bakoitzeko,

ehuneko 100

(oinarrizko tarifa: 75,30)

695,52

e) IKASTETXEAK ETA PRESTAKUNTZARAKO ZENTROAK:

Ikastetxeak, haurtzaindegiak, akademiak, 200 m² baino gehiagokoak. Jantokia badute, aipatu tarifari %2 gehituko zaio, bazkaltiar bakoitzeko, eta gehieneko kuota 2.199,55 euro izanen da.

79,26

Langile bakoitzeko,

ehuneko 10

(oinarrizko tarifa: 225,80)

1151,23

f) OSASUN ZENTROAK:

f.1)

Ospitaleak, klinikak, anbulatorioak eta zentro medikoak, bi mediku baino gehiago badituzte.

179,26

Langile bakoitzeko,

ehuneko 10

(oinarrizko tarifa: 225,80)

10.025,70

f.2)

Ospitaleak, klinikak, anbulatorioak eta zentro medikoak, gehienez bi mediku ari badira

Langile egonkorrik ez duten osasun etxeak

39,95

G) BESTELAKOAK:

Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak

383,50

Langile bakoitzeko,

ehuneko 10

(oinarrizko tarifa: 429,85)

10.025,70

TRATAMENDUAREN TARIFAK CARCARKO ARAZTEGIAN

PREZIOA eurotan, tona bakoitzeko

Bakarrik paperez eta kartoiz osatutako hondakinak

9,00

Bakarrik plastikozko ontziez osatutako hondakinak

Bakarrik metalez osatutako hondakinak

Bakarrik beirazko ontziez osatutako hondakinak

9,00

9,00

9,00

Materia organikoko hondakinak, industriatik heldu direnak, ezpurutasunik gabeak

28,00

Zuraren hondakinak, konposatu berezi edo toxikorik gabeak, kimatze hondarrak eta landare hondarrak:

–Xehatua

–Xehatu gabea

6,00

32,00

Zuraren hondakinak, aurrekoak ez direnak:

–Xehatua

–Xehatu gabea

26,50

45,00

Balioztatu ezin diren hondakinak, heterogeneoak eta pareka daitezkeenak biodegradagarriak ez diren etxeko hondakinekin.

–Paketatua

–Paketatu gabea

63,00

88,00

Balioztatu ezin den hondakina, homogeneoa eta beste ezaugarri berezirik ez duena

–Paketatua

–Paketatu gabea

Hondakin biodegradagarriak dituzten edozein motatako hondakinak, bota baino lehen egonkortu behar direnak

50,00

63,00

89,50

Lohi onargarriak, egonkortu gabeak

45,00

Landare-lurrak edo antzekoak

Nekazaritzako plastikozko hondakinak

3,00

20,00

Tamaina handikoak (altzariak eta etxetresna elektrikoak)

-

Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1. Ez da hondakin arriskutsurik onartuko.

2. Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasun portzentajearen ondorioz araztegiko makinetan ezin badira erabili.

3. Hondakinak botatzen diren aldiro, 4,00 euro ordainduko da, gutxienez ere.

4. LIZARRAKO TRANSFERENTZIAGUNEAN HONDAKINAK BOTATZEA:

–Gehienez ere 1 m³ onartuko da.

–Gehienez ere 300 kg-ko obra-hondakinak onartuko dira

BILKETA:

Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzuak, kamioi trinkotzailearekin. (Emandako denboraren arabera).

70,00 euro orduko

Etxeko animalia hilak

120 euro bakoitza

Hondakinak garbiguneetan:

1. Etxeko hondakinak (doan)

2. Merkataritzakoak eta industriakoak (hirikotzat har daitezkeenak):

Doan

Borondatezko harreraren mende egonen dira, haien jatorriaren, bolumenaren eta ezaugarri fisiko-kimikoen arabera.

Helmugan zehaztu beharreko prezioa.

–Gai geldoen hondakindegian eta transferentziagunean bota nahi bada, aitzinetik eskaera egin beharko da eta hondakinaren ezaugarri fisiko-kimikoak zehaztu.

Carcarko plantan hondakinak onartuko dira bertako Ingurumen baimen integratuan (AAI) ezarritako mugei jarraituz.

TARIFEI LEHENTASUNEZ APLIKATZEKO XEDAPENAK

–Hiri-hondakinak sortzen dituen unitate batek tasa bat baino gehiago badu (halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena), bakar-bakarrik aplikatuko zaio aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena.

–Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

–B, C, E, F eta G tarifetan jasotako jardueretan, hondakinak batez bestekoa baino franko gehiago direnean -eta halakotzat hartuko dira modu esklusiboan edukiontzi bat edo gehiago erabiltzen bada-, erabilera esklusiboko edukiontziaren bilketari eta tarifari emanen zaie lehentasuna.

–Lau hilabetetik beherako "denboraldian" egiten diren jarduerek lauhileko kuota bakar bat sortuko dute, egindako jarduerari dagokion tarifan.

–Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko udalari ordainduko zaizkio zuzenean, bilketa berezia behar dutenean.

–Gehieneko kuota ez zaio aplikatuko erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifari.

–Koefiziente aldakorra aplikatzeko, ez da kontuan hartuko ustiapenaren titularra, D tarifan salbu.

–Harako c.7 epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beherako udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, multzoko tarifa txikiena aplikatuko zaie.

–Titularrik gabeko establezimendu sanitario publikoei tarifarik txikiena aplikatuko zaie.

–c-3 tarifako establezimenduei, 300 biztanletik beherako herri batean badaude eta langilerik ez badute, c-1 tarifa aplikatuko zaie.

–Merkataritzako eta zerbitzuetako jardueretan bidezkoa izanen da ezarritako tasaren ehuneko 50eko murrizketa egitea, zerbitzua etxeko hondakinen bilketari baizik ez dagokionean, subjektu pasiboak merkataritzako hondakinen bilketa kudeatzaile baimendu batekin kontratatua duelako.

3.–Erabilera esklusiboko edukiontziaren tarifa:

a) Hiri-lurzoruko instalazioak:

BILKETAK ASTEAN

BILKETA 1

(eurotan)

2 BILKETA

(eurotan)

3 BILKETA

(eurotan)

4 BILKETA

(eurotan)

5 BILKETA

(eurotan)

6 BILKETA

(eurotan)

Edukiontzi 1

581,91

1163,82

1745,73

2.328

2.910

3.491

2 edukiontzi

988,89

1977,78

2970,24

3.959

4.948

5.937

3 edukiontzi

1281,63

2559,69

3837,75

5.119

6.401

7.679

4 edukiontzi

1627,92

3252,27

4880,19

6.508

8.140

9.764

5 edukiontzi

1974,21

3951,99

5922,63

7.897

9.875

11.845

6 edukiontzi

2327,64

4651,71

6975,78

9.303

11.627

13.955

6 baino gehiago (euro edukiontzi bakoitzeko)

389, 13

781, 83

1120, 98

1.457

1.792

2.124

b) Hiri-lurzorutik urrun dauden instalazioak (lurzoru sakabanatua):

BILKETAK ASTEAN

BILKETA 1

(eurotan)

2 BILKETA

(eurotan)

3 BILKETA

(eurotan)

4 BILKETA

(eurotan)

5 BILKETA

(eurotan)

6 BILKETA

(eurotan)

Edukiontzi 1

639,03

1274,49

1917,09

2552,55

3191,58

3827,04

2 edukiontzi

1081,71

2170,56

3252,27

4341,12

5422,83

6508,11

3 edukiontzi

1403,01

2802,45

4205,46

5608,47

7011,48

8410,92

4 edukiontzi

1785

3570

5347,86

7132,86

8917,86

10702,86

5 edukiontzi

2170,56

4341,12

6508,11

8678,67

10849,23

13019,79

6 edukiontzi

2552,55

5105,1

7654,08

10206,63

12755,61

15308,16

6 baino gehiago (euro edukiontzi bakoitzeko)

424,83

838,95

1199,52

1563,66

1924,23

2281,23

Tarifa hilabeteka hainbanatzen ahalko da.

Emandako zerbitzuak hilabete baino gutxiago irauten badu, 120 euroko errekargua izanen du, edukiontziak paratu eta kentzeko kostuak konpentsatzeko.

Tarifa hau aplikatu behar denean ez du eraginik izanen jarduera eta tarifa guztientzat ezarritako gehieneko kuotak.

–Hondakin organikoak edo hondakin sanitarioak sortzen dituzten jardueretan (2. taldean edo antzekoetan), nahitaezkoa izanen da zenbait frakzio erabiltzea. Horregatik edukiontzi gehiago paratu behar badira, ehuneko 100eko hobaria eginen da materia organikoaren edo hondakin sanitarioen lehen edukiontziarengatik.

–Hilerri, futbol zelai edo lorategietan, soilik erabiltzeko edukiontzia bada eta edukiontzi bakarra behar bada, dagokion tasak ehuneko 50eko hobaria izanen du.

–Hiri-lurzoru finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.

–Biltzeko maiztasuna Mankomunitateak berak ezarriko du; betiere, establezimendua zein lekutan dagoen, inguruko ohiko bilketaren arabera.

–Ezarritako tarifak 1000 litro arteko edukiontzietarako dira. Ezarritako edukiontziak edukiera handiagoa badu, koefiziente zuzentzailea aplikatuko da, neurriz gora ezarritako edukieraren adinakoa.

4.–Tarifak, bilketa edukiontzi trinkotzailearekin eta kaxa irekien bidez egiten denean:

EDUKIONTZI TRINKOTZAILE MUGIKORRAK

Edukiera (m³)

Euro hileko

1. TRINKOTZAILEA ALOKATZEKO TARIFA

15,00

490

17,50

505

20,00

524

EDUKIONTZI TRINKOTZAILE MUGIKORRAK

Distantzia (km)

Euro bilketako

2. EDUKIONTZIA JASO ETA KENTZEKO TARIFA

20 arte

100

20 eta 30 artean

115

30 baino gehiago

125

KUTXA IREKIKO EDUKIONTZIAK

Epealdia

Euro hileko

1. KAXA IREKIA ALOKATZEKO TARIFA

Hilabetekoa

130

KUTXA IREKIKO EDUKIONTZIAK

Distantzia (km)

Euro bilketako

2. TARIFA, KAXA JASO ETA KENTZEAGATIK

20 arte

100

20 eta 30 artean

115

30 baino gehiago

120

Trinkotzaileekin eta kaxa irekiekin egiten den bilketa Mankomunitatearen bitartekoen eta bilketagai diren hondakinen ezaugarrien mende egonen da.

BILKETA BEREZIAK KAMIOI BESODUNAREKIN

Tarifa (eurotan) zerbitzu-ordu edo km bakoitzeko

Zerbitzu ordua: 72

Desplazamendua: 1,10

Kaxa irekiko kamioekin edo trinkotzaileekin egiten den bilketaren tarifa metatu eginen zaio ordenantza honetan ezarritako tratamendu-tasari.

Trinkotzaileekin, kaxa irekiekin edo kamioi besodunekin egindako bilketatik heldu diren hondakinei ere aplikatuko zaie Hondakinei buruzko 14/2018 Foru Legean aurreikusitako "Hondakinak hondakindegietan ezabatzearen" gaineko zerga.

Iragarkiaren kodea: L2302280